“ALBO KATEEN LEHEN BIKTIMA”

Posted: 2013/03/07 in EKONOMIA

Bilbon hildakoa lanaldia luzatzeak dituen “albo kateen lehen biktima” dela salatu dute

Jose Antonio Dieguez Garcia Eusko Jaurlaritzarentzako mantentze lanak egiten aritzen zen; haren lankideek elkarretaratze bana egin dute goizean, Gasteizen eta Bilbon. Jaurlaritzak “errespetua” eskatu die sindikatuei, egin dituzten adierazpenei erreferentzia eginez.

hil

Etxegabetu behar zutenean, leihotik salto egin eta bere buruaz beste egin zuen atzo gizon batek Bilbon. Ibarrekolanda auzoko Txakolin kaleko 2. zenbakian gertatu zen. Laugarren solairuan bizi zen, alokatutako etxe batean. 

ELA, LAB, CCOO eta UGTk deitu dute protestara. Bilbon ehun bat langile batu dira, eta, LABeko Joseba Izagak azaldu duenez, Dieguez “aldi baterako 9.000 langile horietako bat gehiago” zen. Hala, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak egindako adierazpenei egin die erreferentzia; hark esan berri du langile publikoen lanaldia handitzeak “albo kalteak” eragingo dituela

Funtzionarioek Jaurlaritzari eskatu diote “atzera” egiteko eta “kontu gehiago” izateko lanaren eta lan baldintzen gainean esaten duenarekin. 

Gasteizen ere ehunka lagun bildu dira. Elkarretaratzearen ondoren, Dieguezen lankide batek idatzi bat irakurri du, eta gogoratu du “alaba aurrera ateratzeko” lan egiten zuela. “Langile bikaina” zela gaineratu du.

“Ez dago modurik horrela bizitzeko; batzuek horrenbeste irabazten dute horrenbeste sufrimenduren kontura”, esan du.

Bestetik, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak sindikatuei igorri die mezua. “Seriotasuna” eskatu die egiten dituzten adierazpenetan, eta “errespetuarekin eta arduraz” aritzeko deia egin die. Haren ustetan, “kaltegarria” da goizean hainbat sindikatutako ordezkariek esan dutena.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s