HERRIRA BRUSELAN

Posted: 2013/03/05 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Hainbat bilkura egin ditu Herrirak Bruselan

Dakizuen bezala, egun hauetan 197/2006 doktrinaren inguruko harreman erronda burutzen ari gara Bruselan. Europako hiriburura euskal jendartearen herri mandatu argi bat eramaten ari gara, Euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaio eta horretarako ezinbestekoak dira egungo espetxe politikaren aldaketa eta 197/2006 doktrinaren derogazioa zein nazioarteko komunitatearen inplikazioa.

Delegaritza Herrirako kide diren Beñat Zarrabeitia eta Emilie Martinek, Irune Agirre abokatuak eta Jone Artolak -28 urte espetxeratuta eta 197/2006 doktrina aplikatuta daukan Joseba Artola presoaren arrebak- osatzen dute.

 

Atzo hainbat bilkura egin ditugu:

– Eric Andrieu Frantziako Alderdi Sozialista (PSF)ko eurodiputatuarekin.

– Jean Jacob Bicep, Frantziako Berdeetako eurodiputatuarekin. Guadalupeko (Ultramar) ordezkaria da, eta Guadalupeko mugimendu independentistako preso ohia.

– Nikos Chrysongelos Greziako Berdeetako europarlamentariarekin.

– Flandriako Bake Institutoaren presidentea den Nelly Maess-ekin.

 

 

 

 

Brian Currin-ekin batu dira Herrirako kideak

Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak martxoaren 20an aztertuko du Ines del Rioren auzia eta, horren harira, Herrira mugimendua harreman dinamika bat garatzen ari da alderdi, sindikatu eta eragile sozialekin.
Harreman dinamika honen barnean, aurreko egunetan Brian Currin-ekin bildu ginen. Herrira mugimenduaren partetik, Jon Garay eta Oscar Sánchez hartu zuten parte.
Brian-Currin-Herrira

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s