EUSKAL HERRIAN GEURE HEZKUNTZA! LOMCEri EZ!

Posted: 2013/03/04 in HEZKUNTZA

Werten legea negoziatzen jarraitzeko asmoa agertu du Uriartek

 

EAEko Eskumenak urratzen dituela berretsi du Hezkuntza sailburuak, baina Espainiako hezkuntza erreformaren hirugarren zirriborroan aldaketak sumatu dituela azaldu du.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hezkuntza erreforma negoziatzen jarraitzeko borondatea berretsi du, lege aldaketa horrek aurrera egin ez dezala espero duela gaineratu duen arren. Ordea, sailburuak ez du eskatuko lege aldaketa bertan behera uzteko, EH Bilduk eta PSE-EEk keinu hori sutsuki eskatu dioten arren Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egindako agerraldian.

Espainiako Hezkuntza Ministerioak hezkuntza erreformaren hirugarren zirriborroa egin berri duela jakinarazi du Uriarte, eta bertan itxaropena izateko moduko aldaketa batzuk daudela gaineratu du. Hezkuntzan hizkuntzek izan behar duten trataerei buruzko aldaketak daudela azaldu du, Eusko Jaurlaritzak eskatutako irizpidera “urrats bat” eginez. EH Bilduk salatu du aldaketa horiek “makillaje hutsa” direla.

hezkuntza erreforma

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s