ENPLEGUA DEFENDA DEZAGUN!

Posted: 2013/03/04 in EKONOMIA

Enpleguaren aldeko manifestazioak 200 enpresa batzorderen babesa jaso du

Larunbaterako Bilbon eta Iruñean manifestazioak antolatu dituzte, lan gatazkak kalera atera eta lanaren alde egiteko.

LANA

Lan gatazkak dituzten Euskal Herriko hemeretzi lantegitako enpresa batzordeek abiatu zuten ekimena, eta dagoeneko “milaka” langile eta 200 enpresa batu dira horretara. Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian jakinarazi dutenez, enpresa askotan aho batez hartu dute erabakia.

Deialdira hainbat sektoretako enpresak eta langileak batu dira; industria enpresa handietatik zerbitzuetako enpresa txikietara. Norbanako zein gizarte eragileen aldetik jasotako babesa ere azpimarratu dute; azken horien artean aipatu dituzte Berri Otxoak eta Stop Kaleratzeak elkarteak. “Langabezia eta prekarietatea daude horrelako muturreko egoera guztien atzean eta, beraz, arrazoi berdinak dituzten borrokak elkarbanatzen ditugu denok”, adierazi dute.

Bide batez, Jaurlaritzak funtzionarioei lanaldi luzatzeko erabakia kritikatu dute. Haien arabera, “langileen kontrako erasoa” izateaz gain, “enpleguaren kontrako eraso zuzena” ere bada. Izan ere, uste dute horrelako neurriek enplegu gehiago suntsitzen dutela. “Enplegua benetan sortu nahi badugu, egin behar dena da lana banatzea”, aldarrikatu dute. Uste dute Jaurlaritzaren erabaki hori “kontrako ildotik” doala.

Halako politikak salatzeko, manifestaziora batzeko deia egin dute berriro ere. Bilbon 17:30ean izango da, eta Iruñean 18:00etan.

LANA1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s