EMAN EUSKARA ELKARRI! BADATOR KORRIKA!

Posted: 2013/03/04 in KORRIKA

Osasuna eta Athleticeko jokalariek babesa azaldu diote Korrika-ri

 

Korrika-ren aldeko irudiarekin argazki bat egin zuten larunbatean, derbiaren aurretik.

KORRIKA5

KORRIKA LAGUNTZAILE

Martxoaren 14an abiatuko da 18. Korrika Andoaindik, eta hamar egun geroago ailegatuko da Baionara. Hasi artean, ordea, atxikimenduak jasotzen jarraitzen du Korrikak.

Larunbatean, Osasunako futbol jokalariek adierazi zioten babesa Euskararen aldeko ekimenari. Athleticekin jokatutako derbiaren aurretik, Korrika-ren ikurrarekin argazki bat egin zuten Joseba Llorentek, Patxi Puñalek eta Oier Sanjurjok.

Athletic-eko jokalariek argazki berean agertu behar zuten baina ordutegi arazoak tarteko ezin izan zuten azaldu, haien atxikimendua erakutsi duten arren.

Sin título-1

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordean Korrika-ren aldeko adierazpen bat onartu dute gaur, PSN, Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerraren aldeko botoekin. Aurka bozkatu dute UPNk eta PPNk. Onartutako adierazpena martxoaren 14eko edo 15eko osoko bilkuran irakurriko dute.

Nafarroako Parlamentuak atxikimendua adierazi dio Korrika 18ri

AEK-k eta Korrikak Nafarroako Parlamentuak Korrika 18ri babesa emateko onartu duen adierazpen instituzionala ospatzen eta eskertzen dute.

Esan bezala, Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzionala onartu du gaur Korrika 18ri bere sostengua emateko eta, bidenabar, helduen euskalduntzean eta euskararen berreskurapenean egiten dugun lana onartzeko. Adierazpena martxoaren 14ko edo 15eko bilkuran irakurriko dute, Korrika Nafarroan sartzearekin batera, hain zuzen ere, eta Nafarroako herritarrak Korrikan parte hartzera deituko ditu gainera.

Aurreko astean EAEko Legebiltzarreko lehendakariak ere AEKren eta Korrikaren ordezkariak hartu zituen, eta bere atxikimendua adierazi zien. Beraz, Euskal Herriko instituzioek herritarrek Korrikari adierazten dioten atxikimenduarekin bat egitea eta parte hartzera deitzea txalotzen dugu.

Adierazpenak ondokoa dio:

“1. Nafarroako Legebiltzarrak bere babesa adierazten die Korrika 18ri eta helduak euskalduntzeko taldeek euskararen berreskurapenean egiten duten lanari.

2. Nafarroako Legebiltzarrak biztanleria gonbidatzen du Korrika 18 honetan parte hartzera, Eman euskara elkarri lelopean.

3. Adierazpen instituzional hau martxoaren 14 edo 15eko Osoko Bilkuran irakurriko da; dela 14an lasterketa hasiko delako, dela, badagokio, 15ean Nafarroan sartuko delako”.

 

KORRIKA DENDA

 

KORRIKAA

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s