ONGI ETORRI, ERNAI!

Posted: 2013/03/03 in Gazte borroka

Ernaik hartuko du bere gain euskal gazteriaren gogoa astintzeko ardura

 

ERNAI

Ernai.

Adi, erne eta buru-belarri.

Ezker abertzaleko gazte antolakundea ofizialki jardunean dago atzoz geroztik. Lanabes iraultzaile berri honen erditzea Lizarran gertatu zen, erakundearen aurreneko kongresu eder eta hunkigarrian. 

p006_f02_76056.jpg

Eguerdiko hamaika eta erdietan hastekoa zen Kongresua, baina dezente lehenago ere hartuak zituzten jadanik Lizarrako kaleak hainbat gazte kuadrillak, herri eta auzoetan antolatutako autobusetan zein auto partikularretan etorritakoak. Euskal gazteriak mobilizazio indarrari tinko eusten diola erakutsi zuen beste behin ere atzo.

Ikusmira nabarmena zen kalean. Izen berriari buruzko apustuak ere bai. Interneten ere zenbait izen bota ziren: «Kaskarri» zioen batek, konfiantza osoz. «Jalgi!» eskatzen zuen beste batek. «Jaiki», hirugarren batek. Antolatzaileek, ostera, sekretua ederki gordetzen jakin dute eta oihala jaitsi arte inork gutxik ezagutzen zituen gazte erakunde berriaren logotipoa eta izena.

Kanpoan, egonezina. Barruan, berriz, urduritasuna. Ez edonolakoa, gainera. Azken minutuak erotzekoak izan ziren Remontival frontoian. Entseguak, gidoien errepasoa, pauso ezberdinen ordena egokia… Zorionez, gerora ikusi zenez, hilabete luze hauetan landutako aurkezpena ederki atera zen.

Nestor Makhnok aipatzen zuen «diziplina iraultzaileaz» edo lagunduta, Nafarroara gerturatu ziren mila bat lagunak txintxo-txintxo euren jarlekuetan esertzen joan ziren. Antolakuntza bikain aritu zen eta di-da batean frontoia leporaino bete zen. Ikusmina ageri-agerikoa zen. Batzuek, futbol zelaian baleude bezala, olatua eginez askatu zuten tentsioa.

Eta, halako batean, eta irudizko abisurik gabe, Kongresuaren sua piztu zen. Izar Mendiguren bertsolariak eman zion hasiera; norberaren izaera, aurrera so egiteko beharra eta saiatzearen garrantzia uztartu zituen egindako hitzaldi bikainean.

Zazpi hilabete luze iraun duen Zukgua prozesuak ere bere tartea izan zuen. Hiru gaztek, txandaka, euren bizipenak plazaratu zituzten bildutakoen aurrean. Prozesu honen inguruko hausnarketak, balorazioak eta esperientzia pertsonalak aipatu zituzten, eta, tarteka, umorezko pasarteak ere kontatu zituzten: «Zenbait makarrak fruituen kontuarekin ez zekiten non sartu», onartu zuen horietako batek gehiengoaren barre algarak eraginez.

Izar Mendigurenek berak bukatu zuen aurreneko aurkezpena, euskal presoen egoerari buruz salaketa eginez. Horien gaineko aipamen guztiek txalo zaparrada izugarria jaso zuten. Elkartasun deiadarra, Lizarratik ehunka eta ehunka kilometrora.

 

ERNAI

 

Bidaideen babesa

Gazteak ez ziren protagonista bakarrak izan, ordea. Ezker abertzaleko beste zenbait mugimenduk ere gazte erakundearen sorrera egunean euren apurra gehitu nahi izan zuten. Hala, Sortuko Joseba Alvarezek, LABeko Ainhoa Etxaidek eta EPPK-ko Oier Gonzalezek hartu zuten hitza gazteei indarra eta kemena helarazteko.

Presoen Kolektiboko ordezkariak mezu garrantzitsua bidali zien Lizarran bildutakoei: ziegetan daudenen bultzada, indarra eta duintasuna. Aldian-aldian gazteek Gonzalezen hitzaldia moztu zuten, «Euskal presoak, etxera!» eta «Presoak kalera, amnistia osoa» indarrez, grinaz, oihukatuz.

Etxaideri dagokionez, krisi ekonomikoa hizpide, sistema kapitalista eraisteko gazte indarra beharrezkoa dela azpimarratu zuen. Urteetan borrokaren bidez lortutako eskubideak denbora apurrean galtzeko arriskuaz ohartarazi zituen bildutakoak, eta frontoia sutan jarri zuen azken esaldiarekin: «Sistemak irentsitako erakundea da euren ametsa. Ez diezaiegun utzi, izan zaitezte euren amesgaiztoa!».

 

ERNAI2

Sortuko ordezkariak erlaxatzeak eta autokonplazentziak dituen arriskuak azpimarratu zituen Lizarran. «Burokratizatzen bagara, gardentasuna lantzen ez badugu, parte hartzea sustatzen… gu geu geure etsai nagusi bihurtuko gara», bota zuen Joseba Alvarezek.

Ordubetea ondo beteta, iritsi zen une nagusia. Batukada doinuek lagunduta, Kongresuaren antolatzaileak oihal handia jaitsi zuten eta erakunde sortu berriaren izena, Ernai, eta logotipoa ezagutarazi zituzten. Isilunea, alboko kidearekin soilik egiten diren komentarioak, eta ezustea. Lehendabizikoan, apur bat kostata errepikatu zuten «Gora Ernai!». Hurrengoetan, ordea, errazagoa izan zen. Ohitzea izango da kontua.

Horren ondotik, Maider Etxeberriak hartu zuen hitza, bozeramaile guztien izenean. Gaurkotasunari errepasoa eginez, erakunde berriaren ildoak zehaztu zituen: sozialismoa, burujabetza, feminismoa, euskara, internazionalismoa… Ernai-ren lan ildoak zeintzuk diren argi azaldu zuten.

Bildutakoek ukabilak altxata, “Eusko Gudariak” abestuz eman zioten amaiera ekitaldiari. Sentimenduak azal-azalean. Iraganeko gudarien indarra beharko du Ernaik etorkizun argia eraikitzeko.

 

ERNAI3

 

 

Ernai Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den Euska Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea da.

Sorrera

2013ko matxoaren 2an egin genuen I. Kongresua Lizarran (Nafarroa), sei hilabeteko prozesu eratzailearen ostean. Herriz herri garatutako eztabaida prozesuan Ernairen helburuak, estrategia, lan ildoak eta funtzionamendua zehaztu genituen, egoeraren azterketa, ziklo politikoaren irakurketa eta Gazte Estrategiaren definizioa osatuz.

Helburuak eta jarduna

Ernai Euskal Estatu Sozialista eta Feminista borrokatzeko tresna gisa kokatzen dugu. Gazteon ekarpena zentzu honetan Gazte Herriaren eraikuntza izango da, gazteria aske eta burujabe baten alde lan egin eta sozialismoa nahiz feminismoa etengabe borrokatuz.

ERNAI3Bide honetan gure jarduna gazte problematikaren lanketan, alternatiben eraikuntzan eta nazioaren eraikuntzan oinarrituko da. Gainera, indar berezia egingo da barne zein kanpo formazioan.

Ernaien oinarria herrietan ezarri dugu, bere egituraketa guztia herrien mesedetara eraikiz. Hau hala izanik, antolakuntza ereduan garrantzi berezia dute eskualdeek, herrien arteko harremana sustatu eta borroka komunak koordinatuz. Ernairen baitan Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteak biltzen dira, prespektiba eta estrategia nazioanala izan arren. Horrez gain, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdiko gazteekin harreman iraunkor eta zuzena dugu.

Lan ildo nagusia

Ernairen lan ildo nagusia bizi eredu berrien eraikuntzan oinarrituko da, besteak beste, sozioekonomia, aisialdia, euskara, hezkuntza formala, ekologismoa, feminismoa, internazionalismoa eta formazioa landuz. Horiez gain, eta ildo taktiko gisa, Euskal Herriak urte luzeetan bizi duen gatazka politikoa gainditze bidean Ernaik pausuak emateko konpromiso irmoa du; lehen geltoki gisa Marko Demokratikoa ezarriz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s