EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA! LOMCE EZ!

Posted: 2013/03/02 in HEZKUNTZA

 

hezkuntza erreforma

Erantzun bateratuak ematetik harago, hausnartu eta batez ere alternatibak elkarrekin eraikitzeko apustua egitea dugu erronka. Prest ahal gaude herri bezala pentsatzeko?

Gaurkoan, hausnarketa batekin baino, deialdi batekin natorkizue. Hile hauetan zehar hezkuntzaren inguruan eta garai hauetan eremu honetan jasaten gabiltzan eraso ezberdinen inguruko irakurketak burutu ditut. Murrizketa, neurri eta dekretu guzti hauen ondorio larriez ohartarazi ere. Eta honen aurrean, egoeraz jabe egin eta herritar guztiek hezkuntza beste modu batean ulertu eta antolatzeko dugun ardura aldarrikatu dut ere behin baino gehiagotan. Erantzun eraginkorrena gaurdanik gurea eraikitzea dela. Eta horretarako parada dugu egun hauetan. Lehen pausua, murrizketa hauek eta dekretu honek ekar ditzakeen ondorioez jabetzea izango litzateke. Eta horretarako, hezkuntza mugimendua osatzeko dugun eta herri honek behar duen hezkuntza sistema propioaren bidean lan egiten gabiltzan hainbat eragileetako kideak, hego Euskal Herriko hainbat herrietan hitzaldiak burutzen gabiltza azken asteetan. Eta aste honetan bertan, 20 hitzaldi inguru ditugu.

hezkuntza-erreformari-ez

Informatzeaz gain, hausnarketak burutu nahi ditugu herritarrekin. Herri eta auzoetan antolatzera animatu. Erantzunei begira, baina baita alternatibak sortzeari begira. Dagoeneko eginak dauden alternatiba ezberdinak mahai gainean jarri edota herri edo auzo horrek dituen beharren araberako proiektu berriak sortzeko haziak jartzeko. Edozein herritara urbiltzeko prest gaude. Eskatzea besterik ez duzue. Horretarako, hurrengo helbidera idatzi dezakezue: euskalherriakberehezkuntza@gmail.com

Garai hauetan, erantzukizunez jokatu behar dugu. Herritarrok, baina baita hezkuntza eragileok ere. Izenen gainetik, herri bezala pentsatuz eta erantzunez. Horregatik burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera animatu nahi zaituztet. Herritarrei eta baita hezkuntza eragileei ere. Bildu gaitezen herri honen ahotsa indar handiagoarekin entzun dadin.

Larunbat honetan, Martxoaren 2an, deialdi ezberdinak ditugu hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan. Deialdi ezberdinak baina beti ere aldarri bakarrarekin. “MURRIZKETARIK EZ, LOMCE EZ, EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA!”

Erantzun bateratuak ematetik harago, hausnartu eta batez ere alternatibak elkarrekin eraikitzeko apustua egitea dugu erronka. Prest ahal gaude herri bezala pentsatzeko? Konpromiso sendoak hartu eta herri honek behar duen hezkuntza sistema propioaren bidean urrats ausartak emateko? Erantzun dinamikak edota plazaratzen diren alterrnatibak ez baitira Werten erreformari erantzuteko ikusmiran soilik artikulatu behar. Ematen ditugun hausnarketa eta praktikak Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistemaren bidean eraiki behar ditugu. Tokian toki, nor bere herri edota auzoan bildu eta hausnarketa zabalduz, bakoitzaren herriaren errealitatetik abiatuta herri proiektuak aurrera eramatea posiblea da. Horrela egin izan dugu urte luzeetan hezkuntza eremuan, hamaika dira aurrera atera diren ekimenak. Indarra badugu, asko gara Hezkuntza sistema euskaldun eta herritarra lortze bidean bat egiten dugunok. Martxoaren 2an kalera aldarrikapena ateratzeko parada dugu. Eta ondorengo egunetatik aurrera, elkartu, hausnartu eta lanean arituz  eraikuntzan, herri honen eraikuntzan bidea egitea dagokigu.

 

AITZIBER MARTINEZ DE LAGOS. Sortzen-Ikasbatuazeko koordinatzaile orokorra

 

HEZKUNTZA MANI

 

 

HEZKUNTZA ERRE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s