HERRIRA BRUSELARA

Posted: 2013/02/28 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Datorren astean Bruselara joango den delegaritza aurkeztu dute

Hainbat eragile politiko eta sindikalekin batera, Herrirak agerraldi publikoa egin du gaur Bilbon.
Europar Batasunak Euskal Herrian duen egoitzaren aurreran, iragan den urtarrilaren 12an euskal jendartearen gehiengo batek emandako herri-agindua Bruselara eramateko beharra azpimarratu dute Irune Agirre abokatuak eta Beñat Zarrabeitia Herrirako kideak.
HERRIRA BRUSELAS
Bakeari aukera bat emateko garaia da Euskal Herrian eta bide horretan nazioarteko komunitateak ere zeresan handia du. 197/2006 doktrina bertan behera uztea bake eta konponbide egoera definitibo bat erdiesteko urrats positibo nabarmena litzatekeela azpimarratuko du martxoaren 4tik 8ra bitartean izango den delegazioak. Ordezkaritza Herrirako kide diren Emilie Martin eta Beñat Zarrabeitiak, Irune Agirre abokatuak eta Jone Artolak -28 urte espetxean daraman eta duela zazpi urte 197/2006 doktrina aplikatu zioten Joseba Artolaren arrebak- osatuko dute.
Bruselan hainbat bilkura egingo dituzte europarlamentari ezberdinekin. Dagoeneko 13 Estatu ezberdinetako 25 europarlamentari ezberdinekin egin beharreko bilkurak konfirmatuta daude, baita euskal europarlamentari batzuekin egin beharrekoak. Kontserbadoreekin ez ezik, beste talde guztietako ordezkariekin bilduko dira eta azken unerarte talde kontserbadoreko kideren batekin egoteko ahaleginak egingo ditugu.
Delegaritzak ideia garbi bat helarazi gura dio Europako komunitateari, euskal jendartearen gehiengoak bat egiten duela uztailean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaiarekin eta etorkizuna hiru ardatz nagusiren gainean eraiki nahi duela: Giza eskubideak, irtenbidea eta bakea. Beraz, esan bezala, garaia da bakeari aukera bat emateko.
Azkenik, datorren martxoaren 16an, 12:00tan, Tafallan egingo den manifestazioaren berri eman dute, baita martxoaren 20an 197/2006 doktrina aplikatuta duten presoen jatorrizko hiri eta herrietan izango diren mobilizazioen berri.
Atxikitako dokumentuetan agerraldiko interbentzioaz gain, 197/2006 doktrinaren inguruko dossier bat bidaltzen dizuegu, bertan neurria eta kaltetuen inguruko datu osagarri eta baliogarri ugari izango dituzue.
 HERRIRA ERLOJUA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s