INPOSAKETA

Posted: 2013/02/27 in errepresioa

Banderak airean, “inposaketa” tarteko

Espainiako bandera udaletan jartzeko aginduaren aurrean, udalak askotariko bideak baliatzen ari dira; uste dute “inposatutako” neurri bat dela.

Bergaran, esaterako, larunbatean ikurrinari omenaldia egin zioten, eta 50 bandera baino gehiago jarri zituzten udaletxean.

Gobernutik ohartarazi dute ez dutela onartuko inork legeaz “barre” egitea.

BANDERAK

Espainiako bandera jartzeko Espainiatik jasotako aginduari iskin egiteko ahaleginetan dihardute Euskal Herriko hainbat udal. Azkena, Bergarako kasua: “inposaketari” ikurrina omenduz erantzun diote. Udalarekin ekimenarekin bat egin zuten joan den larunbatean ehunka herritarrek. 

Hori horrela, ikurrinari lehentasuna ematea erabaki dute, baina horrekin batera, Bergaran dauden herritartasun guztien banderak jarri dituzte udaletxean. Soraluzen,Eskoriatzan eta Iruran ere antzerako bideak hautatu dituzte.

bandera-espana-ayuntamiento

Bergarako Udalak azaldu zuen Hego Euskal Herriko beste hainbat udalek bezala, Espainiatik agindua jaso zuela bandera udaletxean jartzeko, “toki ikusgarrian eta lehentasunezkoan”. Horrela, indarrean dagoen legedia betetzera “behartu” dituzte, hau da, 39/1981 Banderen Erabileraren Legea. Hori egin ezean, udal ordezkariak gogor zigortuak izango zirela ohartarazi zieten, kargugabetze eta zigor ekonomikoekin.

Leire Iruin zinegotziak adierazi zuenez, Espainiako bandera jartzeko gutuna jaso zutenetik ahal den guztia egin dute —helegitea jartzea tarteko—: “Ez genuen ipini nahi, baina iritsi da puntu bat non ipintzera behartuta sentitu garen. Horren aurrean erabaki genuena da gurea argi dugula zein den, eta gurea ikurrina da”. Udal ordezkariek irakurritako testuan gaitzetsi zuten “sentimentuen gainetik interes politikoak gailendu” direla.

Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariaren erantzuna heldu zen biharamunean. Espainiako bandera beste 54rekin jartzea “txantxa” gisa hartu, eta ohartarazi zuen ez dutela onartuko inork legeaz “barre” egitea. Legea bete dadin, bide guztiak agortuko dituztela gaineratu zuen.

banderaespañolaikurriña

Hamaika adibide

Asko dira agindua jaso duten udalak. Elgoibarren, esaterako, 2012ko apiriletik udalaren alde batean jarri zuten Espainiako bandera, pentsatuta nahikoa zela, baina gobernu ordezkaritzak salaketa jarri, epaileek hari arrazoia eman, eta orain bandera aurrealdean, erdi-erdian, jartzeko agindu dio. Helegitea jarriko dio. Urnietan ere antzerako egoeran daude, helegitea jartzekotan.

bildu-oculta-la-bandera-con-tretas

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s