GORA EUSKAL HERRI GORRIA!

Posted: 2013/02/24 in SORTU

Arnaldo Otegiren agurra

Congreso fundacional de Sortu.<br />
Karmele Aierbe leyendo el mensaje de Otegi.

Berarekin batera atxilo hartu eta oraindik ere espetxean jarraitzen duten beste lau kideen izenean ere mintzatu zen Arnaldo Otegi itxaropentsu.

Unearen garrantziaz mintzatu zen, baita Sortu, helburu baino aurrera begira baliagarri izango den tresna gisa ikustearen beharraz ere.

Mentalitate aldaketaz mintzatu zen «gure jardun politikoan hitz egin, konbentzitu, antolatu eta borroka egin behar dugu» .

Dena batera.

p008_f01.jpg

Egun on guztioi! Lehenik eta behin, geure eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu Sorturen Batzar Eratzaileari sarrera egiteko eskaintza egin diguzuelako. Atsegin osoz egiten dugula jakin ezazue. Egiten dugula diot, bai, pluralean ari natzaizue, izan ere gure agurra baita; Arkaitzena, Soniarena, Rafarena eta Mirenena.

Euskal Herrian bizi dugun egoera berriaren adierazleetariko bat da gaur Iruñean Sortu burutzen ari den Biltzarra. Ezker Abertzale osoaren konpromiso eta borrokaren ondorioa, hori ez dezagun inola ere ahaztu. Sortu ez digu inork oparitu, gure ekinaren ondorioa da.

Eta zer gogoeta egiten dugu bizi dugun egoeraz? Agian gehiegitan gauzak definitzeko adjektibo asko erabiltzen ditugu, eta ziurrenik erabilera horrek askotan egoeraren desitxuratzea dakar. Guk uste adostu beharko genukeela munduan eta Euskal Herrian bizi dugun une eta egoera politikoa erabakigarria dela. Eta erabakigarria da momentu historiko honetan krisi aunitzen konbergentzia ematen ari delako, besteak beste, ekonomikoa, energetikoa eta ekologikoa. Krisi orokor honek bi ondorio nagusi ditu nazio askapenaren eta eraldaketa sozialaren aldeko borrokaren ikuspegitik:

Estatu espainiarrak bizi duen deskonposizio prozesua, mendeetan zehar eman ez dena da.

Kapitalismoak eragindako krisi ekonomikoa Ongizate Estatua erabat apurtzera datorrena.

¿Qué hacer en este contexto tan decisivo? ¡Aprovechar todas las oportunidades! La creciente descomposición, fragilidad y falta de recorrido del modelo territorial, económico y político surgido de la transición, con las terribles consecuencias derivadas de la misma, generan las condiciones objetivas suficientes como para que cada vez mayores y más amplias capas populares de nuestro país y del conjunto del planeta sean más receptivas a la necesidad imperiosa de construir una alternativa integral frente al actual estado de cosas. Construir esa alternativa, ofrecérsela a nuestro pueblo y articular en torno a ella grandes mayorías es nuestro objetivo primero, la primera de todas nuestras tareas. Solo desde la construcción de amplias mayorías podremos aspirar a alcanzar nuestros objetivos políticos.

EGIN FARRA! sortu kongresua

Eta zer alternatiben gainean antolatu behar ditugu gehiengo horiek? Galdera honi zuzen erantzuteko guretzat aski garbi ezberdindu behar ditugu alde batetik, gure posizioak eta bestetik gure disposizioak.

Gure posizioak argiak, garbiak eta irmoak dira: gaur hemen, Euskal Herriko hiriburuan, berresten dugu guretzat arazo nazionalaren irtenbide integral eta errealista bakarra Euskal Estatu Independentea dela. Eta gaur hemen, argi eta garbi esaten dugu, klase bezala eredu sozial berrirako irtenbide bakarra dagoela: Sozialismoa! Eta gaur hemen, ozenki esaten dugu baietz, posible dela! Inoiz baino posibleagoak direla independentzia eta sozialismoaren aldeko gehiengo herritarrak eratzea.

Desde la Izquierda Abertzale proponemos y defendemos la necesidad de articular mayorías nacionales y de progreso en la medida en que contribuyan a ir alcanzando los objetivos de una Euskal Herria independiente y socialista. Esa es nuestra disposición.

¿Pero tenemos estrategia para hacer ese camino? Es precisamente para hacer ese camino para lo que, en un ejercicio de anticipación política, cambiamos de estrategia política. Y llegados a este punto queremos compartir con vosotros y vosotras una duda que desde hace algún tiempo nos ronda la cabeza, y que es ésta: ¿hemos explicado, interiorizado y compartido suficientemente el profundo calado del cambio estratégico que hemos puesto en marcha? ¿Somos conscientes de que aquí y ahora nuestra inmensa tarea histórica es construir la gran mayoría popular que declarará el Estado Vasco y construirá un modelo social alternativo?

Edo uste dugu iraganeko estrategiarekiko dagoen ezberdintasun bakarra borroka armatuaren desagerpena dela? Hori akats larria litzateke.

Estrategia berriak gure mentalitatearen iraultza ere eskatzen du, gure jardun politikoan hitz egin, konbentzitu, antolatu eta borroka egin behar dugu. Dena batera. Fase honetan kontsigna gutxiago eta argudio gehiago behar ditugulako, parte-hartzea ardatza delako, autokonplazentzia gutxiago eta autokritika eta antolakuntza askoz gehiago behar ditugulako. Badakizue zergatik? Ezker Abertzalea ez zelako ez betirako erresistentzia egiteko, ez protesta soila egiteko eratu. Ez, Ezker Abertzalea erresistitzeko bai baina askatasuna irabazteko baldintzak sortzeko antolatu zen, erresistentziatik irabaztera pasatzeko, bai, eta irabaztera goaz, irabaziko dugu, euskal jendartearen gehiengoarekin batera gure herriaren askatasuna irabazi behar dugu!

Eta hori lortzeko zorrotzak izan behar dugu, guregandik hasita, jakina.

Para concluir, consideramos que es necesario poner en valor la constitución oficial de Sortu como un nuevo instrumento de lucha en manos del Pueblo Abertzale de Izquierdas. Lo hacemos tras una década de ilegalización, de persecución política, de condenas y encarcelamientos que aún hoy estamos padeciendo. Lo hacemos pendientes de juicios por haber desarrollado simple y llanamente actividad política. Lo hacemos en un contexto en el que no se dan las condiciones democráticas básicas para el ejercicio de dicha actividad política en igualdad de condiciones para todos los proyectos.

Congreso fundacional de Sortu.<br />
Karmele Aierbe leyendo el mensaje de Otegi.

Sortu nace en un estadio en el que aún sigue vigente la violencia de los estados, esa violencia que constituye el origen del conflicto político aún irresuelto, porque los estados español y francés siguen negando la condición de nación a Euskal Herria y siguen negando su Derecho a la Libre Determinación.

Pero tenemos a Sortu, que surge como fruto de una nueva relación de fuerzas y la utilización revolucionaria de la legalidad burguesa que nos ha permitido dar este paso. O dicho como conclusión que debe de darnos alguna pista para el futuro: hoy Sortu es legal porque hemos generado las condiciones suficientes como para que el Estado considere que su posición ilegalizadora le generaría aquí y ahora más costes que beneficios. Esa es la clave!

Bukatzeko, berriro ere gure konfiantza non dagoen errepikatuko dizuegu: Guk gure indarrean, gure borrokatzeko grinan, gure herrian, gure kidegoan, herri langilean eduki behar dugu konfiantza. Hori dena garelako.

Estatuetatik ez dugu errepresioa, boikota eta inposizioa besterik espero behar. Beraz, borrokaren bidez baldintzak aldatuz eramango ditugu bere jarrera aldatzera. Bitartean eguneroko borrokan egingo diegu aurre.

Bide horretan besarkatzen zaituztegu!

Irri egitea, hortzak erakusteko beste modua delako, Gora Euskal Herri independentea, sozialista, euskalduna eta feminista!

 

Gora Euskal Herri gorria!

EGIN FARRA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s