EUSKAL HERRIAN GEURE HEZKUNTZA!

Posted: 2013/02/21 in HEZKUNTZA

Erreformaren aurka, lau manifestazio antolatu dituzte martxoaren 2rako

LAB, EILAS eta ELA sindikatuek egin dute deialdia.

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira protestak, arratsaldean.

stop-LEY-WERT

Espainiako Gobernua bultzatzen ari den hezkuntza erreformaren aurkako mobilizazio eguna antolatzen ari dira LAB, EILAS eta ELA sindikatuak martxoaren 2rako. Protestak izango zirela aurreratu zuten, eta erabaki dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egitea manifestazioak. 17:30ean abiatuko dira martxak Iruñean (Autobus geltokitik), Bilbon (Jesusen Bihotzaren plazatik) eta Donostian (Bulebarretik); 19:00etarako jarri dute hitzorduan Gasteizen, Bilbo plazan.

lomce

Euskal Herrian geure hezkuntza! leloarekin egingo dituzte manifestazioak, eta, erreforma ez ezik, murrizketak ere salatuko dituzte.

Oraindik argitzeko dago zer-nolako babesa izango duen hezkuntzako gehiengo sindikalaren deialdiak.

Herenegun, erreformaren aurkako adierazpen bat aurkeztu zuten dozenaka eragilek; LABek, EILASek eta ELAk, ordea, ez dute bat egin agiriarekin.

Adierazpena sinatu bai, baina eragile horiek oraingoz behintzat ez dute bat egin martxoaren 2rako deialdiarekin.

images

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s