ERREPRESIOARI MUGA JARRI!

Posted: 2013/02/21 in errepresioa

Egunkaria: hamar urte pasa ondotik…

 

Duela hamar urte, militar espainiar armatuek itxi zuten euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra.

Guardia zibilak ziren aipatu militarrak eta espainiar epaile baten aginduz egin zuten.

Hainbat lagun atxilotu zituzten, gainera, gerora, tortura larriak salatu zituztenak.

egunkaria

Hamar urte pasa badira ere, eraso bortitzaren oiartzuna ederki aditzen da oraingoz. Epaiketaren inguruko erabakiek ez zuten euskal herritar askoren haserrea ahuldu. Oraingoz ere, oroimenak haserrea pizten du, egia esan.

Egunkariaren kontrako erasoak espainair estatua eta euskal jendartearen arteko haustura aregotu zuen, baina ez dakigu erasoaren arduradunek zerbait ikasi ote duten lehia honetatik. Nik, bederen, zalantza handiak ditut horretaz.

Izan ere, bide beretik jarraitu dute, formak aldatuta ere. Nabarmena da egindakoak koste politiko handia suposatu diola espainiar estatuari. Horregatik ez da errepikatu. Hau aintzat hartu behar da. Baina errepresioa eta protesta sozial nahiz politikoaren kriminalizazio ez da inoiz ere eten. Presio maila aldatu da azken hilabetetan, ados, baina espainiar eta frantziar estatuek ez dute errepresioaren bidea baztertu.

Badago,ene ustetan, afera honetatik atera daitekeen ikaskizun handia bat: mobilizazioa eta salaketaren garrantzia. Borrokak fruituak ematen ditu. Gure herriak beste egunkari bat jarri zuen abian eta izugarriak izan dira mobilizazioak. Kolpea kolpeatzaileen kontra iraili zuen Euskal Herriak. Horixe da, ene ustetan, errepresioaz, maila orokorran, lortu beharrekoa: estatuendako kostea onartezina bilakatu behar dugu. Egin daiteke?, ene ustetan bai, baina formulan asmatu behar da, hori da erronka. Asma dezagun, bada, errepresioari muga jartzeko bidea!

 

egunkaria-libre1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s