BI ATXILOTU FRANTZIAN

Posted: 2013/02/21 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

ETAkoak direlakoan, bi lagun atxilotu dituzte Frantzian

Moulins herrian atzeman dituzte, Espainiako Barne Ministerioak baieztatu dutenez.

Horietako bat Oier Ibarguren Sarasola da; bestea Kepa Arkauz Zubillaga.

 Fernandez Diazek nabarmendu du atxiloketak ez direla kasualitatea izan, Frantzia eta Espainiaren artean antolatutako polizia operazio baten ondorioz gertatu direla.

OIER

Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, ETAko ustezko bi kide atxilotu dituzte gaur Frantzian, Moulinsen, Lyondik 200 kilometro ingurura. Informazio horren arabera, lapurtutako auto batean zihoazen biak, eta Moulinseko hotel batean atzeman ditu Frantziako Poliziak. Horietako bat Oier Ibarguren Sarasola donostiarra da.

Eguerdian hartu dituzte atxilo. Zabaldu dutenez, poliziek espero zuten hotelera joan eta han ETAko beste kide batzuekin biltzea, baina ez da horrela gertatu. 

Guztira bost dira ETAko kideak izatea egotzita aurten atxilotu dituztenak. Urtarrilaren 11n Andoni Lariz eta Urtzi Etxeberria atzeman zituzten errepidean eginiko kontrol batean. Astebete geroago, berriz, Joseba Gotzon Vizan atzeman zuten, Brasilen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s