ETAk BERE KONPROMISOAK BETETZEN DITU

Posted: 2013/02/20 in gatazka politikoa

Egiaztatze Batzordeak dio ETAk bere konpromisoak betetzen jarraitzen duela

 

Egiaztatze Batzordea EAJko, ezker abertzaleko eta PSE-EEko kideekin izan da gaur bilera bateratu batean.

Espainiako eta Frantziako gobernuen aldetik “keinuak” espero dituztela esan dute.

Confebaskeko eta sindikatuetako ordezkariak ere izan dira bileran.

EGIA

Bilera bateratu horretan Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea EAJkoak, Rufi Etxeberria eta Urko Aiarza ezker abertzalekoak eta Jose Antonio Pastor eta Jesus Loza PSE-EEkoak izan dira. Horiekin batera Miguel Angel Lujua eta Nuria Lopez de Guereñu Confebaskekoak, Ainhoa Etxaide eta Jon Etxeberria LABekoak, Xabier Anza eta Patxi Agirrezabala ELAkoak, Raul Arza eta Emilia Malaga UGTkoak, Oscar Arenas, Loli Garcia eta Santiago Martinez CCOOkoak, Angel Maria Unzueta Bilboko elizbarrutiko ordezkaria eta Juan Maria Uriarte gotzaina izan dira; azken hori, modu partikularrean gonbidatuta.

Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez, ETAren su-etenaren eta indarkeriaren amaieraren inguruko informazioa biltzera etorri dira egun hauetan Euskal Herrira, eta horrekin batera, gai horietan izan diren aurrerapausoen jarraipena egiteko. ETAk bere konpromisoak betetzen jarraitzen duela nabarmendu dute, eta eragileei pauso berriak eta neurri berriak hartzeko eskatu diete.

Gizartea itxaropentsu dagoela diote egiaztatzaileek, eta pauso horiek beharrezkoak direla esan dute. BERRIA.INFOra bidalitako oharrean aipamen zuzenik egin ez badute ere, Jose Antonio Pastor PSE-EEkoak esan du bilera bateratuan esan dutela Espainiako eta Frantziako gobernuen aldetik “keinuak” espero dituztela.

Pastorrek dio bakegintzaren gaia “argiago” dagoela

Jose  Antonio Pastor PSE-EEkoak ondoren esan du Egiaztatze Batzordekoen azkeneko bisitarekin alderatuta egia dela beste garai bat dela hau, “zorionez”, eta bakegintzaren gaia “argiago” dagoela: “Aukera handiagoa dago orain alderdiek legebiltzarrean aurrez aurre hitz egiteko”, ezker abertzaleari erreferentzia eginez. Haren hitzetan, oso garrantzitsua izango da Bake Batzordearen lana.

Gaineratu du Pastorrek, mota horretako elkarrizketa guneak zabaldu ahala, bitartekarien eta egiaztatzaileen presentziak garrantzia galtzen duela: “Euren funtzioa izan dute, baina uste dugu euren garaia atzean geratzen ari dela”. ETAren desarmearen inguruan esan du hobe dela gutxiago hitz egin eta lan gehiago egitea. Haren ustetan, hurrengo pausoa ematea ETAri dagokio: “Estatu demokratikoak eta alderdi politikoek egin dituzte keinuak”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s