ETA GU, NOIZKO?

Posted: 2013/02/20 in INDEPENDENTZIA, KATALUNIA

Estatu bat sortzeko galdeketa 2014ko maiatzaren 31 baino lehen egin nahi du ANCk

Biltzar Nazional Katalanak martxoan bozkatuko du independentziarako bidean proposatuko duen bide-orri berria onartzeko.

diada%202012

ANC Biltzar Nazional Katalanak estatu propioa sortzeko bide-orri berri bat proposatuko du, martxoaren 16an Gironan egingo duten batzarrean onartzen badute. Proposamen horren arabera, 2014ko maiatzaren 31 baino lehen egingo lukete autodeterminazio erreferenduma.

ANCk dio “beharrezkoa den guztia” egingo duela sezesio prozesua ahalik eta azkarrena izateko. Horren harira, jakinarazi du gertutik jarraituko duela CiUren eta ERCren arteko akordioan hitzartutako konpromisoak eta epeak betetzen direla.

Gainera, ANCk Kataluniako Gobernuari eskatu dio ezar dezala egutegi zehatz bat erreferendumaren ostean estatu subirano bat osatzeko. “Idealki, eskumenak era baketsuan eta behin betiko emateko ekitaldi batekin” amaituko da prozesua, ANCren arabera. Espainiako Gobernuak ez badu galdeketarik onartzen, ANCk iragarri du babestu egingo dituela Kataluniako Gobernuak edo parlamentuak independentziara bidean egin ditzakeen urratsak.

Gainera, estatu propioa sortzeko alderdi politikoen mahai bat sortzea bultzatuko du ANCk. Zentzu berean, herritarren parte hartzea ere sustatuko duela azaldu du.

DIADAA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s