ETAren ADIERAZPENA

Posted: 2013/02/19 in ETA

Erkorekak uste du ETAren adierazpena “lekuz kanpo” dagoela

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, “onartezinak” dira atzo Garikoitz Aspiazuk adierazitakoak.

EPAIKETA

 

Erkorekaren arabera,  ezin da onartu aitorpena “gatazkan erantzukizunik izan ez dutenei” mugatzea. Uste du “biktima guztiek errespetu bera” merezi dutela, eta ez dela onargarria biktimak “sailkatzea”. 

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak “moralik gabekotzat” jo ditu hitzok: “Ez dago heriotza batentzat justifikaziorik”.

Iñaki Oiarzabal EAEko PPren idazkari nagusiarentzat “lotsagarria” da, “gatazkarekin zerikusirik izan ez dutenei” eragindako mina aitortzen duelako: “Badirudi ondo erailda daudela zinegotziak, ertzainak, epaileak edo kazetariak”.

Onda Vasca irratian emandako elkarrizketa batean gaineratu du “nahikoa osagai” dituela pentsatzeko ETA “armagabetze partzial bat prestatzen” ari dela. “Erakutsi nahi du beste pauso bat ematen duela erdigunea beste batzuengan jartzen saiatzeko”.

Gorka Maneiro UPDren bozeramaileak gaur esan du irakurritako adierazpenak “laburbildu” egiten duela “ETAren miseria etika eta morala, baita ezker abertzalearena ere”.

ETA

Atzoko erreakzio gehiago:

Espainiako Barne Ministerioa:

“Sorturen propaganda da”: Garikoitz Aspiazuk irakurritako adierazpenak “harritu” egin du Espainiako Barne Ministerioa, Efe berri agentziak azaldu duenez. Sinesgarritasuna kentzen saiatu da ministerioa: “Sorturen propaganda da, larunbatean eraketarako duen ekitaldiari begira”. Armak entregatu eta desegiteko esan dio ETAri.

Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea):

“[Adierazpena] oso garrantzitsua eta oso positiboa da, beraien izenean ez ezik, ETAren izenean egindako adierazpena izan delako. Batetik, indarra ematen diote bakearen aldeko prozesuari, eta, bestetik, aipamen zehatza egin dute eragindako kalteak eta minak aitortuz”.

Amaiur:

“Urratsak eskatzen ditugu gatazkaren konponbidean, horren ondorioei urgentziaz eta seriotasunez eusteko premian”.

Alternatiba:

“Positiboa da gatazkarekin zerikusirik ez duten pertsonei eginiko kaltea ez ezik, gatazka gainditzeko bidean protagonismoa Euskal Herriko eragile eta herritarrei dagokiela aitortu duelako”.

Patxi Zabaleta (Aralar):

“Pausorik garrantzitsuena borroka armatua uztea izan zen, eta hurrengoak ETA erakundearen erabateko desarmatzea izan behar du”.

Espainiako Barne Ministerioa:

“Larunbateko Sorturen eratze ekitaldiari begirako propaganda da. ETAtik espero dugun bakarra baldintzarik gabeko desegitea da, armak eman eta desegitea”.

Roberto Manrique (Hipercor dendan ETAk egindako atentatuan zauritua):

“Momentu erabakigarri baten aurrean gaude. [Adierazpena] pentsaezina zen duela egun gutxi”.

Antonio Basagoiti (PP):

“Ez du balio ETAk armak emateak; ekintzaileek ere euren burua aurkeztu behar dute”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s