LEKUKOAREN BILA ZUIAN!

Posted: 2013/02/18 in KORRIKA

LEKUKOAREN BILA ginkana

 

Edizio honetako Korrikan beste erronka batekin gatoz, “Lekukoaren bila” ginkana. Ginkana hauek euskara ikasleekin festa giroan burutuko ditugu.

KORRIKA BAIONA

Funtzionamendua

Ginkanak kanporaketa moduan planteatzen dira eta taldeka jokatuko dira (taldekide kopurua mugatua izango da, 8 kidekoa asko jota). Probei dagokienez, askotarikoak izango dira, esfortzu fisiko apur bat, talde-lana, punteria ona, koordinazioa, oreka, trebetasuna, lotsa eza… eskatuko dutenak.

Joko bakoitza ondo egin ostean, pista bat jasoko du talde bakoitzak, pista honek beste leku batera eramango du eta bertan beste joko bat proposatuko zaio. Jokoa burututakoan, beste pista bat jasoko dute berriro, horrela lekukoa aurkitu arte. Talde irabazlea proba guztiak lehenago amaitzen dituen taldea izango da.

KORRIKA1

Antolakuntza

-Herri bakoitzeko talde bat, gutxienez, ateratzea da gure asmoa. Parte-hartzea zabala eta irekia izango da. Edonork har dezake parte. Herri bakoitzak parte hartuko duen talde kopurua muga dezake eta, adibidez, taldeak izen-emate ordenaren arabera onartu.

-Izen-ematea AEKren euskaltegietan egingo dugu, abenduaren 15etik urtarrilaren 28ra bitartean.

-Taldekide kopurua mugatua izango da, 8 kidekoa asko jota (taldeak mistoak -gizon eta emakumeek parte hartzea- hobetsiko dira).

-Talde bakoitzak izena ematerakoan, 40€ ordainduko ditu sortuko diren gastuei aurre egin ahal izateko. Partaide bakoitzari kamiseta bana emango zaio, kamisetak kolore ezberdinetakoak izango dira, taldeak bereizi ahal izateko.

– Ginkanak eskualdeka egingo ditugu. Otsaileko asteburuetan egingo genituzke aurre-kanporaketak. Eskualde bakoitzak erabakiko du noiz egin, bakoitzak bere egutegiaren arabera.

– Ondoren, martxoaren 2-3an edo 9-10ean, Herrialdeko kanporaketak egingo genituzke; eskualde bakoitzetik talde bat igaroko litzateke fase honetara, eskualdeko ordezkari gisa.

– Finalean, herrialde bakoitzeko talde batek hartuko du parte. Final hori Korrikaren amaierako jaian jokatuko dugu, hau da, martxoaren 24an Baionan. Honen ostean, sari banaketa izango da.

KORRIKASaria:

Bidaia zoragarri bat!

Arauak:
-8 partaide izango ditu talde bakoitzak.
-Proba egin eta pista jasotzeko, taldekide guztiek egon beharko dute.
-Ez da pista emango proba ondo amaitu arte.
-Talde irabazlea izango da proba guztiak eta ibilbide osoa lehen amaitzen duena.
-Taldekide guztiek eraman beharko dute oparitutako kamiseta.

 

 

 

Zuiako Korrika Jaia

Sin título-1

  • Eguna: Otsailak 23, larunbata

  • Ordua: 11:30etik aurrera.

  • Lekua: frontoi zaharrean, Murgian.

  • Jarduerak: Arabako ginkanaren finala, hamaiketakoa, euskal poteoa,…

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s