GUK, ESKOLA EUSKALDUNA!

Posted: 2013/02/16 in HEZKUNTZA

Eskola euskaldunaren alde elkarretaratzea egin du EHEk Donostian

Hainbat lagunek salatu dute 10.100 ikasle daudela eradal ereduetan ikasten Donostian, “euskal hiribururik euskaldunenean”.

ESKOLA1

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak elkarretaratzea egin du gaur goizean Donostian, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak duen lurralde ordezkaritzaren parean. Hainbat euskaltzale bildu dira “Euskara baztertzen duen eredurik ez. Guk eskola euskalduna!” lelodun pankartaren atzean. Elkarretaratzearen bukaeran Kontseiluaren ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamena itsatsi dute Jaurlaritzaren eraikinaren atean. Ondoren ekintzaileek giza-katea egin dute Donostiako San Patricio ikastetxeraino, erdal ereduak eskaintzen dituzten ikastetxeetatik igaroz.

EHEk salatu du “euskal hiribururik euskaldunena” den horretan, Donostian, 10.100 ikasle daudela euskara ezagutzeko eskubidea bermatzen ez dieten erdal ereduetan ikasten.

Herri euskaldunaren aurka hezkuntzaren alorrean ematen ari diren erasoak salatzeko “Guk, eskola euskalduna!” lelopean kanpaina abiatu zuen EHEk iragan urtarrilaren 23an. Ekimenak “segida izango du aurrerantzean, egoerak ez baitauka atzera egiteko itxurarik”.

ESKOLA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s