ASKATU!

Posted: 2013/02/16 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

‘Bateragune auzian’ zigortutakoak askatzeko eskatuko dute Logroñoko espetxearen aurrean

Martxoaren 2an egingo dute elkarretaratzea, eguerdian, eta hainbat eragilek babestu dute.

Gainera, jakinarazi dute Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiari bilera bat egiteko eskatuko diotela.

BATERAGUNE

Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez, Arnaldo Otegi eta Miren Zabaletaren senideek eta Arnaldo Askatu, Politika Askatu plataformak antolatu dute elkarretaratzea, eta haiek eman dute gaur horren berri. Bateragune auzia-n zigortuak izan ziren bostak aske uzteko eskatuko dute, Logroñoko espetxearen aurrean egingo duten elkarretaratze batean. Martxoaren 2an egingo dute, eguerdian. Bertan dira preso Otegi eta Rodriguez.

Askotariko eragileek babestu dute dagoeneko protesta. Alderdi politikoen artean, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak bat egin dute egitasmoarekin. Gainera, beste ordezkari politiko batzuk ere izango dira Logroñoko kartzelaren kanpoaldean, ERCko Espainiako diputatu Joan Tarda eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano kasu. Sindikatu ugarik ere atxikimendua adierazi dute: esaterako, EILASek, LABek eta ELAk.

BATERAGU

Gaurko agerraldian, salatu dute bostek 1.223 egun daramatzatela preso. Horiek askatzeaz gain, euskal presoak Euskal Herriratzeko eta gaixo daudenak libre uzteko eskatuko dute

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s