NOR DA NOR

Posted: 2013/02/14 in EKONOMIA

Nor da nor Nafarroako Kutxaren korapiloan

 

Nafarroako Kutxa (CAN) hainbat auzitan nahastuta dago; azken hilabeteetan diru zuriketek, burtsaratzeak eta dieten kontuek zipriztindu dute erakundea.

KONTYUZ

1-2. Miguel Sanz eta Enrique Goñi. 

Kutxako zuzendari ohia eta Nafarroako lehendakari ohia auzi berean nahastuta daude: Kontuz plataformak omisioz egindako prebarikazioa eta delitu sozietarioak egozten dizkie. Luzea da zerrenda: abusuzko akordioak inposatzea, kutxaren kaltetarako erabakiak norbere mesederako hartzea, informazio ematea ukatzea, zaintza eta ikuskaritza eragoztea eta kutxaren ondasunen erabilera iruzurtia, esaterako. Tartean, 2007tik 2008ra CANek partaidetza zuen enpresen balorazioa 771,8 milioi eurotik 1.330 milioi eurora puztea egozten die. Plataformaren salaketaren bitartez eta delitu zantzuak antzemanda, Sanz eta Goñi ikertzen hasi zen epailea otsailaren 4an.

3- Yolanda Barcina.

Kontuz-ek dioenez, alkate zenean bere karguari esker jasotako informazio pribilegiatua baliatu zuen Barcinak, ustez bere mesedetan erabili ahal izateko. 2010era bitarte Nafarroako Kutxako Kontrol Batzordeko presidente izan zen; 2005etik 2009ra, 136.785 euro kobratu zituen diru saritan. Urtarrilaren 18an jarri zuen salaketa Kontuz plataformak Barcinaren aurka, Navarra Building-en egindako inbertsioagatik, lehen eskuko informazioa erabiltzea egotzita. Barcina, lehendakari denez, foruduna da, eta delitu zantzurik balego, Espainiako Auzitegi Gorenean epaitu beharko lukete. Horregatik jarri zuten salaketa fiskaltzaren aurrean.

 

CAN

4- Kontuz plataforma.

CAN auziko funtsezko pieza izan da. Auzitara jo du Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariaren, Miguel Sanz lehendakari ohiaren eta Enrique Goñi kutxako zuzendari izandakoaren kontra. Bereizita aurkeztu ditu UPNko agintarien aurkako bi salaketak: zaintzako Nafarroako Auzitegian, Sanz eta Goñiren aurkakoa, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzan, bigarrena. Nafarroako Kutxan gertatutakoak Nafarroan epai daitezen nahi dute kideek, eta horregatik bereizi dituzte bi kasuak.

5- Iñigo Alli.

CANen izenean enpresariei bidaiak oparitzea egotzi diote Iñigo Alli Gizarte Politikako egungo kontseilariari. Aurrezki kutxaren menpeko Vialogos enpresak antolatu zuen bidaia, eta bertako zuzendari zen, Kontuz-en arabera. Plataformak Pariserako bidaia baten inguruko xehetasunak agertu ditu, eta argazki batean agertzen dira Enrique Goñi kutxako zuzendari nagusi ohia, Juan Oderiz Goñiren konfiantzazko pertsona, Washingtongo Nafarroako Kutxako bulegoaren arduraduna…

6- Jose Antonio Asiain (Cervera auzia).

Santiago Cervera abenduan atxilotu zuen Guardia Zibilak Iruñean, Nafarroako Kutxako presidente Jose Antonio Asiainek salatutako xantaia operazio batean dirua jasotzeko tokira joan zelako. Kontuz-en ustez, edo Santiago Cerverari norbaitek tranpa jarri zion, edo Asiainen bulegoak Nafarroako Kutxari fakturatutako dirua hain zen irregularra, non inor 25.000 euroko xantaia egiten saiatu zen. Jose Asiainen aurkako xantaiagatik inputatuta dago Cervera.

7- Jesus Pejenaute (Pejenaute auzia).

Nafarroako Kutxan 25 urte egin zituen lanean. Egun Gobernuko Gizarte Gaietarako kontseilariak zen, baina Kontuz plataformak CANeko garaiaz egindako salaketa batek kargua uztera behartu zuen. Plataformak adierazi zuen 2007ko otsailean, Nafarroako Kutxako (CAN) arlo komertzialeko zuzendari zela, aste batean 180.000 euro zuritzeko hiru operazio agindu zituela Pejenautek, 500 euroko billeteak 100 eta 200 euroko billeteen ordez trukatzeko metodologiaren bitartez. Dirua zuritu zuela ukatu arren, dimisioa eman zuen iazko urrian.

UPD.

Salaketa aurkeztu zuen Nafarroako Justizia epaitegian. Kutxaren burtsaratzea iker zedin eskatu zuen Rosa Diezen alderdiak. Ustezko bost delitu salatu zituzten: bidegabeko jabetzea, gauzen prezioa aldatzeko azpikeria, kontuen faltsutzea, administrazio iruzurtia eta informazioa faltsutzea.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s