SORTUko KARGUAK BOZKATZERA

Posted: 2013/02/14 in SORTU

Hasier Arraiz proposatuko dute Sortuko presidente izateko

Herri batzarrek larunbatean bozkatuko dituzte alderdiko karguak osatzeko zerrendak.

‘Gara’-k jakinarazi duenez, idazkari nagusiaren kargua hutsik utziko dute, Arnaldo Otegi espetxean dela-eta.

SORTU HASIER

Etzi bozkatuko dituzte herri batzarretan Sortuko karguak osatzeko zerrendak, baina gaur eman du Gara egunkariak prozesu eratzailea zuzentzen ari den taldeak proposatuko duen zerrendaren berri. Hasier Arraiz EH Bilduko parlamentaria izango da alderdiko presidente izateko hautagaia.

arnaldo

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak babes zabala jaso zuen idazkari nagusia izateko, baina, Logroñoko espetxean preso dagoenez, hutsik utziko dute kargu hori. Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak gaur Radio Euskadin zehaztu duenez, kargu hori gordeko diote Otegiri espetxetik ateratzen denerako, militanteek hala onartzen badute.

Arraizez gain, eratze prozesua zuzentzen ari den taldeak izen gehiago ere proposatuko ditu: Idoia Aiastui barne antolaketarako, Juan Joxe Petrikorena komunikaziorako, Marisa Alejandro finantzetarako eta Maite Ubiria nazioarteko harremanetarako. Hautagai guztiak onartu edo baztertu beharko dituzte herri batzarrek.

39 urte ditu Arraizek, eta Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan zen. Egun, EH Bilduko parlamentaria da Eusko Legebiltzarrean, Arabako zerrendatik bigarren aurkeztuta. Hautagaiak onartuz gero, hilaren 23an Iruñeko Baluarten egingo duten kongresuan izendatuko dituzte.

Alderdiko bozeramaile izateko, berriz, bost hautagai aurkeztuko dituzte: Pernando Barrena, Amaia Izko, Xabi Larralde, Itziar Ameztoi eta Irune Soto.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s