SORTUren LEHEN EKITALDI NAZIONALA

Posted: 2013/02/13 in SORTU

Kongresuaren testuinguruan burutuko dituen ekimenak aurkeztu ditu SORTUk

 

SORTU KONGRESUAU

 

Lehenik eta behin, SORTUren lehen kongresuan izango den nazioarteko ordezkaritzen presentzia probestuz, Nazioarteko Konferentzia bat burutuko da, otsailaren 22an, ostirala, Iruñeko Baluartean. Konferentziaren gaia “Egungo gatazken konponbidea” izango da. Izenburuak dioen moduan, herrialde ezberdinetako gatazken konponbide prozesuez ariko gara bertan. Gure asmoa, oraindik konpondu ez diren gatazkak eta tokiko esperientziak ezagutzea da.

Hilaren 23an, SORTUren lehen kongresua burutuko litzateke, kongresu eratzailea izango dena. Biltzarra Iruñeko Baluarten burutuko da eta herri eta auzo batzarretan hautaturiko 450 ordezkari inguruk hartuko dute parte.

Herri eta auzo bakoitzeko ordezkariak batzarrek izendatuko dituzte, SORTUren erabaki gune nagusi izango diren Biltzar eta Batzar Nazionaletan 4 urtez herri edo auzoko ordezkari izateko. Horiek izango dira bozka emateko aukera izango dutenak. Ordezkari kopuruari dagokionez, Sortzaile prozesuan tokian toki izandako partehartzaile kopuruaren araberakoa izango da.

sortu kongresua

Era berean, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkariak, ordezkari instituzionalak eta nazioarteko ordezkariak ere izango dira presente biltzarrean.

Kongresuko edukiei dagokionez, lehenik eta behin, biltzarrean Sortzaile prozesuaren balantza oso bat burutuko da, parte-hartze datuak, emendakinak, etab.

Biltzarrean herri batzarretan onarturiko emendakinekin eta egindako hobekuntzekin osaturiko Oinarri Ideologikoak, Ildo Politikoa eta Antolakuntza eta Funtzionamendua berretsi beharko dira.

Horretarako, dokumentu bakoitzari dagozkion informeak aurkeztuko dira, onarturiko emendakin eta hobekuntzak.

Era berean, biltzarrak hilaren 16an buruturiko diren barne hauteskundeetan ardura ezberdinetarako hautatuak izango diren kideak berretsi beharko ditu.

Azkenik, lehen kongresua ixteko, biltzarrak berretsiriko SORTUren Kontseilu Nazionala aurkeztuko da.

Egitaraua ordea ez genuke biltzarrarekin amaituko. Milaka herritarren partehartzearen bidez eratzen ari da SORTU eta herritarrekin batera egin nahi du SORTUk bere sortze ekitaldia. Horrela bada, biltzarraren egun berean, ekitaldi politikoa burutuko du SORTUk, Iruñeko Anaitasunan, arratsaldeko 17:30.

Ekitaldian SORTU osatzen duten eta hainbat borroketan murgildurik dabiltzan milaka militanteren ekarpena nabarmenduko da, izan ere, militante horiek izango dira SORTUren jardunaren protagonistak.

Era berean, SORTU tresna politiko gisa izango duen jarduna irudikatuko da ekitaldian, Iraultza Demokratiko Nazionala ardatz. Azkenik, SORTUren logo eta marka berria aurkeztuko da.

Nola ez, hemendik gonbitea luzatzen diegu bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten lagun horiei, euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraiki nahi duten gizon eta emakume orori, gazte zein helduei, Anaitasunan burutuko dugun SORTUren lehen ekitaldi politikoan parte hartzeko

 

sortuu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s