EUSKAL GAZTERIA LIBRE ETA LEGALA

Posted: 2013/02/13 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Aitor Franco gazteak bere burua espetxean aurkeztu du

Justizia espainolak emandako epea betetzear zela, Aitor Franco gazte errenteriarrak bere burua aurkeztu du Martuteneko espetxean, senide eta lagunen txalo eta malko artean.

Auzitegi Gorenak Franco eta beste lau gazteren aurkako seina urteko espetxe zigorra berretsi zuen abenduan.

20130213_martutene

Aitor Franco gazte errenteriarra Martuteneko espetxean kartzelaratu dute, bertan bere burua aurkeztu ondoren.

Auzitegi Goren espainolak Francoren beraren eta Oarsoaldeko beste lau gazteren aurkako seina urteko espetxe zigorrak iragan abenduan berretsi ondoren, eguerdi honetara arteko epea zuten beren buruak presondegian aurkezteko.

Martutene aurrean, Eleak mugimenduak deituta elkarretaratzea burutzen ari ziren senide eta lagunek malko eta txalo artean agurtu dute gaztea.

Ezkutatzeko erabakia hartu eta urtarrilaren 19an Donostian euskal gazteriaren alde eginiko manifestazioan agertu ziren Maitane Linazasoro, Arkaitz Antza eta Xabier Lujanbio, egun horretan bertan atxilotu eta espetxeratu zituzten.

Hortaz, zigorra berretsitako bost gazteetatik, Aitor Alberdi baino ez dago aske uneotan.

Dozenaka lagunen berotasuna jaso dute Alberdi eta Francok

 

Ordu gutxi barru aurkeztuko dute euren burua Aitor Alberdi eta Aitor Franco Errenteria-Oreretako gazteek espetxeratzeko, eta atzera kontaketa horretan dozenaka  herritarren babesa eta berotasuna jaso dute. Euri zaparradak izan dira manifestazioan zehar, baina herritarrek oihu zaparradarekin erantzun diote eguraldi txarrari.

Erdialdeko kaleetan barrena ibili dira Euskal gazteria libre eta legala lelopean, eta batik bat euskal gazteriaren aldeko oihuak entzun dira. Bertan izan dira udaleko hainbat ordezkari. Manifestazioarekin bat egin dute Bilduk nahiz Ezker Anitzak. LABek ere parte hartu du.

Manifestazioa Foru plazan bukatu da, eta Eleak mugimenduak, manifestazioaren antolatzaileak, hitz batzuk egin ditu bukaeran. Eleak-ek gogorarazi duenez, asko izan dira kartzela ezagutu duten eta oraindik ezagutuko duten gazteak, eta egun ere, “iraganeko erabaki batzuen ondorioak pairatzen” ari direla esan du: “Gazteak atxilotu, kasu gehienetan  torturatu eta normalean, kartzeleratzen zituzten garai hura. Gehiago edo gutxiago gustatu, baina ideologia baten alde lanean aritzeagatik”.

Zentzu horretan, hori guztia atzean uzteko garaia dela esan du Eleak-ek: “Demokraziaz ari bagara, egin dezagun lana benetan halako egoera batera hel ez gaitezen”. Horretan, gazteriak duen garrantzia nabarmendu du, eta hura dela gizarteko “altxor preziatuenetakoa” adierazi du.

Hala, eskubide zibil eta politiko ororen urraketen aurkako jarrera har dezaten eskatu die eragile politiko, sozial, sindikal zein instituzioei, eta Frantziako zein Espainiako gobernuei, berriz, “jarrera inmobilistatik” ateratzeko.

Hala eta guztiz ere, “gauzak aldatzen” ari direla esan du, eta gazteek jaso duten babesa “inoiz ikusi gabekoa” izan dela. Bide horri jarraitzeko eskatu du mugimenduak, “soilik denon lanaz eta konpromisoaz lortuko dugu ametsgaizto hau bukatzea”. Errenteria-Oreretan, kasu, hainbat norbanako eta eragile horretan lanean ari direla esan du. “Noiz hasiko ote dira herriak ez diren beste eremuetan halakoak ematen?” galdetu du.

Amaitzeko, gazteei “besarkadarik beroena” bidali die, eta txalo zaparrada artean bukatu da manifestazioa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s