ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Posted: 2013/02/13 in INDEPENDENTZIA

Errekondo: “Erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida egingo da, haiei gustatu ala ez”

Espainiako Kongresuak ez zuen atzo tramitera onartu autodeterminazio eskubidea arautzeko BNGk, ERCk eta Amaiurrek aurkeztutako lege proposamena.

amai

Hiru alderdiek kritikatu egin dute PPren jarrera, eta “antidemokratikotzat” jo dute. “Erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida ukatzea” leporatu diote PPri.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuaren arabera, agerian geratu da Espainiaren “izaera antidemokratikoa” eta bertan dagoen “demokraziaren kulturarik eza”. “Gure herrietako gizarteetan dabilen eztabaida ukatu nahi dute”, esan du Errekondok.

Hala ere, BNG, ERC eta Amaiurreko ordezkariek adierazi dute erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida, “modu batera edo bestera, egin egingo” dela. Ekimenaren hiru bultzatzaileek adierazi dute oraingoz Kongresuko mahaiak ez diela ebazpena modu ofizialean igorri, baina jaso bezain laster helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s