GAZTE ZUKGUA

Posted: 2013/02/12 in Gazte borroka

Ezker abertzalearen gazte antolakunde berria martxoaren 2an aurkeztuko dute, Lizarran

 

gazteaaaa

Sortuk eta gazte antolakundeak ‘Zutik Euskal Herria’ ebazpenak ezarritako estrategia politikoari jarraituko diote. Koordinatuta egongo dira, “helburu bera” dutelako, baina bakoitzak bere bidea egingo du.

Gazte Zukgua prozesua amaitutzat eman dute. Bide berean da Sorturen eratze prozesua. Gaur bi antolakundeetako kideek adierazi dute biek helburu bera izango dutela esku artean. Guztiek uste baitute “egungo krisi politikoari” aurre egiteko feminismoa, independentismoa eta sozialismoa direla alternatiba bakarrak. Estrategia politiko bera dute bi antolakundeek, hain justu, Zutik Euskal Herria ebazpenak ezarritakoa.

“Proiektu politikoa partekatzen dugu: Euskal Herria sozialista, euskaldun eta feminista eraikitzea da helburua”, adierazi du Sortuko bozeramaile Maribi Ugarteburuk. Egungo egoera “errotik” aldatu behar dela adierazi dute biek, eta hori guztia herritarren eskutik egin behar dela nabarmendu dute. “Inoiz baino argiago ikusten denez, demokrazia deitzen direnak kamuflatutako diktadura politiko eta ekonomikoak baino ez dira”, esan du Ugarteburuk.

Gazte antolakunde berria datorren martxoaren 2an aurkeztuko dute, Lizarran egingo duten aurkezpen kongresuan. Bost hilabete pasa dituzte eratze lanetan. Denbora horretan egungo egoeraren eta ziklo politikoaren azterketa egin eta gazte estrategia definitu dute. “Gure geroaren inguruan aritu gara hitz egiten”, adierazi du antolakunde berriko kide Irati Sernak. 180 herritan aritu dira hausnarketa horiek egiten, eta eztabaida horietan 2.500 lagunek parte hartu dute. Espero zuten baino emaitza hobeak lortu dituztela jakinarazi dute: bai kuantitatiboki, baita kualitatiboki ere. Beraz, “positiboki” baloratzen dituzte eratze prozesuan lortu dituzten ekarpenak.

pankartak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s