MURRIZKETARIK EZ!

Posted: 2013/02/11 in HEZKUNTZA

Hezkuntza eskumenak defendatuko dituela hitzeman du Cristina Uriartek

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua legegintzaldiko ildo nagusiak aurkezten ari da Eusko Legebiltzarrean.

1039970_uriarte_foto610x342

Legealdian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lan ildo nagusiak izango direnak aurkezten ari da Cristina Uriarte Eusko Legebiltzarrean, eta hizkuntza politikaren gaineko azalpenak ematen hasi du hitzaldia. Esan du  hizkuntza politika ez dela jarduera “sektorial” bat, eta gaineratu du lotura duela funtzio publikoarekin. Hortaz, Jaurlaritzako “sail guztien eginkizuna izango da  hizkuntza politika garatzea”, Uriarteren esanetan.

MURRIZKETAK

Zehar lerrotzat jo du hizkuntza politika, eta bost printzipio zehaztu ditu: hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatzea, “hizkuntza ahulenaren” aldeko diskriminazio positiboa egitea, adostasun politiko eta sozial zabala lortzea, elkarlana sustatzea eta euskaren erabilera politikoa saihestea.

Hezkuntzaren alorrean adostasunak lortzearen alde egin du Uriartek. Halaber, testuinguru ekonomikoaz ohartarazi arren, hezkuntza eskubidea eta kalitatea bermatzeko lan egingo duela ziurtatu du. Gainera, hitzeman du Eusko Jaurlaritzak hezkuntzan dituen eskumenak defendatuko dituela.

Murrizketez, Uriartek esan du diru gutxiago biltzeak “gastuak berriz dimentsionatzera” behartuko duela, baina “ez oinarrizkoan”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s