LEGEA ERRESPETATU? NORENA?

Posted: 2013/02/07 in HEZKUNTZA

Haur eskoletan gaztelania eta euskara erabiltzearen alde azaldu dira EAJ, PP eta UPyD

 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eskatu dio haur eskoletan bi hizkuntza ofizialen tratamendua bermatzeko, haurren ama hizkuntza errespetatuz.

EAJk, UPyDk eta PPk bozkatu dute proposamenaren alde.

Eztabaida sutsua eragin du PPk Eusko Legebiltzarrean gaur aurkeztu duen proposamen batek. Hain zuzen ere, Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan zer hizkuntza erabili behar den eztabaidatu dute talde parlamentarioek, PPk ingelesaren eta gaztelaniaren erabileraren inguruan aurkeztutako proposamen baten harira. Azkenean, EAJk eta PPk erdibideko proposamen bat hitzartu dute, eta horri eman dio babesa Legebiltzarrak, bi talde horiek ez ezik, UPyDk ere alde bozkatu dutelako. EH Bilduk aurka bozkatu du eta PSE-EEko legebiltzarkideak abstenitu egin dira

haureskolak

Hain zuzen ere, Legebiltzarrak onartu duen proposamenaren arabera, Hezkuntza Sailak bi hizkuntz ofizialen erabilera bermatzeko behar den guztia egin behar du, haurren ama hizkuntza errespetatuz beti ere.

Iñaki Oiartzabal PPko legebiltzarkideak gogoratu du EAEko haur gehienen –%80– ama hizkuntza gaztelania dela, eta Haurreskolak Partzuergoak, legez, errealitate horri men egin behar diola. Izan ere, Oiartzabalek salatu du ez direla errespetatzen ari eskualde ezberdinetako errealitate soziolinguistikoak eta gurasoen borondatea. Esate baterako, Oiartzabalen esanetan, Bilboaldean eta Arabako Errioxan Goierrin bezala ari dira funtzionatzen haur eskolak, alegia, euskara hutsez.

DOCU_GRUPO

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak ere bat egin du EAJk eta PPk adostu duten erdibideko proposamenarekin, eta gogor egin du EH Bilduren aurka, bereziki Gipuzkoan aurrera eramaten ari den politikarengatik: “Zuek Gipuzkoan faxismo eta apartheid linguistikoa ari zarete aplikatzen. Horren aurrean, guk, ez dakit bakarrik edo beste talde batzuekin, askatasuna defendituko dugu”.

EAJko ordezkariak, Maria Eugenia Arrizabalagak, hala azaldu du bere taldearen botoaren norabidea: “Legea bete egin behar da, eta errespetatu behar da aniztasun hori. Politikoki egokia den ala ez ez dakit, baina guk legeak betetzen ditugu”.

EH Bilduk gogor salatu du onartutako proposamena, eta etegabe eskatu die beste taldeei onartzeko bi hizkuntza ofizialen egoera ez dela berdina, eta euskara ahultasun egoeran dagoela gaztelaniarekiko. “Errealitatea ezin dugu ahaztu, eta, horregatik aurrera jarraitu behar dugu euskara sustatzen, bultzatzen, nagusitzen, euskara hizkuntza gutxitua delako. Eta ez da guk esaten dugulako, Unescok esaten duelako baizik”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s