JON ANZAren FAMILIA HASERRE, GU ERE BAI

Posted: 2013/02/07 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

JON1

Anzaren heriotza naturala izan zela dio prokuradoreak

‘Anza kasua’ ikertzen duen prokuradoreak bere ondorioak idatzi ditu, eta auzibidea ixteko eskatu dio Tolosako epaileari

Familiaren abokatuak filtrazioa gaitzetsi du, eta sinesgaitz jo dute prokuradorean tesia

Jon Anza afera ikertzen duen prokuradoreak ebatzi du haren heriotza naturala izan zela, eta, ondorioz, auzibidea ixteko eskatu dio Tolosako (Okzitania) epaileari, El Correo egunkariak jakinarazi duenaren arabera. Prokuradoreak dio Jon Anzak minbizia zuela eta biriketako enbolia batek eragin ziola heriotza. Aztertu diren elementuetan bahiketa baten ondorioz eragindako bortizkeria aztarnarik ez dela atzeman nabarmendu du prokuradoreak. Nolanahi ere, ez du argitu zer gertatu zen Anzarekin Tolosan desagerturik egon zen hamaika egunetan. ETAko kidea 2009an desagertu zen, eta 2010eko martxoan jakin zen ofizialki gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela.

Frantzian zorrotz zaintzen dira filtrazioak, eta harridura eragiten du horri buruzko informazioak Espainiako hedabideetan agertzea, Frantziakoetan ez delarik deus aipatzen. Alta, idatzitako ondorioetan, Prokuradoreak tesia aldatu du. Desagerturik egon zen egunetan Anza ETArekin bildu zela dio, eta hari eman ziola helarazi behar zion dirua. Anza desagertu zelarik, ETAk berak jakinarazi zuen erakundeko militantea zela eta Tolosara joan zelarik diru kopuru handia zeramala. Hitzordura ez zela heldu eta diru hori ez zela agertu jakinarazi zuen ETAk. Garaian, Espainiako eta Frantziako Barne ministroek erran zuten Anzak ihes egin zuela diruarekin. Orain, Anzak dirua ETAri helarazi ziola dio prokuradoreak eta desagerturik egon zen hamaika egunetan, ETAko kideekin egon zela. Ikusirik Anzaren osasun egoera, Estrasburgo etorbide jendetsuan uztea deliberatu zuten ETAko militanteek prokuradorearen arabera. Han atzeman zuten osasun zerbitzuek dei anonimo bat jaso ondoren.

Familia haserre

Maritxu Paulus Basurco eta Julien Brel Anza familiaren abokatuek instrukzio sekretua hautsi dela azpimarratu dute lehenik eta behin. Prokuradorearen tesia zentzugabea dela diote, ez duela oinarririk. Anza desagertu zen unetik, familiak galdera zehatzak egin ditu, ikerketarako elementuak erakutsiz. Familiaren kezka eta galderek oinarri sendoa zutela berresten dute bi abokatuek. Abokatuen arabera, Prokuradorearen tesiek ez dute oinarri objektiborik eta zuzenak ez diren baieztapenak egiten ditu. Tolosako epaileak eta prentsak Jon Anzaren familiari lehen egunetik emandako tratua salatu dute, gainera.

JON

Anzaren desagertzea salatu zen unetik familiak egindako galdera ugariei ez die erantzuten prokuradoreak. Jon Anza hamaika egunez egon zen desagerturik, osasun zerbitzuek Purpan erietxera eraman aitzin. Haren gorpua erietxean atxiki zuten, eta, ohiko prozedurak urratuz, denbora horretan ez zen argitu haren nortasuna. Gainera, osasun zerbitzuek ez zioten neholako autopsiarik egin tarte horretan. Gorpua lau graduko tenperaturan atxiki zuten.

Abokatuen galderak prozeduran izandako akatsei egiten die erreferentzia. «Zergatik ez zen ikerketarik egin Tolosan 2009ko maiatzaren 15etik 2010eko martxoaren 11ra, bazekitelarik Jon Anza hiri horretara heldu behar zela? galdetu du Paules-Basurkok. Abokatuak azpimarratu du ETAk jakinarazi zuela erakunde armatuko militantea zela. Horren jakinaren gainean, poliziaren ikerketetan izandako «disfuntzionamendu» eta okerrak ulertezinak direla ondorioztatzen du. Oker horien zerrenda luzea da.

Hastapen batean ikerketaren ardura hartu zuen Anne Kayanakis Baionako prokuradoreak desagertzea ikertzeko agindua eman zuen, baina datuek frogatu dute ez zela ikerketarik egin Tolosan. «Disfuntzionamendua» izan zen Purpan erietxean osasunez larri zegoen ezezaguna nor zen ez argitzea, nahiz eta gainean Baiona-Tolosa tren txartelak ukan. Ebakuntzen aztarnak ere nabarmenak ziren, baina elementu horiek edo ez ziren ikertu, edo ez zuten haren nortasuna argitzera eraman. Horren arrazoiak ez dira oraindik argitu.

Anzak zeraman arropa ere erre omen zuten. Haren pasaportea ezezagun batek utzi zuen polizia etxe batean. Handik Espainiako kontsulatura eraman zuten baina familiari helarazi ez. Anartean, Espainiako bi poliziak ihes egin zuten hotel batetik, pistolak oheko burko azpian ahantziak utzirik. Anza kasuarekin loturarik ez zuela erran zuen prokuradoreak.

Prozedurari jarraikiz, prokuradorearen eta abokatuen ondorioak eskuan, ondoko asteotan epaileak txostena idatzi beharko du, eta ebatzi kasua itxi edo ikerketa gehiago eskatzen dituen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s