BADATOR KORRIKA!

Posted: 2013/02/06 in KORRIKA

Ibilbidea, prest

Gaur aurkeztu dute, Bilbon, 18. Korrikaren ibilbidea. Berrikuntza gisara, aplikazio bat prestatu dute, herri bakoitzetik zein distantziara eta denborara dagoen jakiteko.

Sin título-1

Martxoaren 14tik 24ra 18. Korrikak egingo duen ibilbidea aurkeztu dute gaur AEK-ko arduradunek, Bilbon. Andoaindik (Gipuzkoa) abiatuko da, eta bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Euskal Herrian zehar, Baionan amaitu arte.

Tartean, beste sei hiriburuetatik igaroko da: hasi eta hurrengo egunean zapalduko du Iruñea, eta hilaren 16an Donibane Garazi eta Maule; 19ko iluntzean helduko da Gasteizera, eta 21eko arratsean Bilbora; Donostiak, berriz, azken aurreko egunean jasoko du Korrika, martxoaren 23an, ia gauez.

Berrikuntza gisara, aplikazio bat prestatu dute, Korrikak uneoro herri bakoitzera ailegatzeko zenbat kilometro eta zenbat denbora falta duen jakiteko.

Eman euskara elkarri da aurtengo edizioaren leloa. Hitzon bidez, euskara “kohesiorako tresna” eta “elkarbizitzarako gakoa” dela aldarrikatu nahi dute, eta hizkuntzaren erabileraren garrantzia nabarmendu. Hori dela eta, euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasleei egin diete omenaldia.

0

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s