“EKITALDI BATERATU BAT”

Posted: 2013/02/05 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Aldarri bateratua eraman nahi du Herrira-k Estrasburgora

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak martxoaren 20an egingo du Ines del Rio presoari 197/2006 doktrina egoki ezarri zaion erabakitzeko saioa.

Bertan izango da Herrira, Euskal Herriko gehiengoaren nahiaren berri emateko.

HERRIRA BAIETZ

HERRIRA6

Sortu zenetik lehen urteurrena bete duen egunean, euskal presoen egoerak ez duela hobera egin ohartarazi du Herrira mugimenduak. Horren erakusle ditu sakabanaketak eragindako azken istripua eta 197/2006 doktrinaren egoera. Doktrinak presoen eskubideak urratzen dituela Estrasburgok berak ohartarazi zuen arren, Espainiak espetxe zigorra luzatzen jarraitzen duela salatu du.

Martxoaren 20an aztertuko du gaia Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Ines del Rio presoaren egoeraren inguruko azken erabakia hartuko du, eta, Herrira-ren esanetan, berebiziko garrantzia izango du ebazpen horrek, 197/2006 doktrinaren zilegitasuna gain behera bota dezakeelako betiko.

Doktrina ezabatzea ezinbestekoa dela dio Herrira-k, eta horretan indar egiten saiatuko da. Euskal gizartearen gehiengoak horixe nahi duela seguru dago, eta aldarri hori ikusarazten saiatuko da Estrasburgon.

Horretarako, indarrak batu nahi ditu; mezu bateratua eman. Beraz, “ekitaldi bateratu bat” adosteko asmoz, alderdi guztiekin eta gizarte eragileekin bilduko da presoen eskubideen aldeko mugimendua. “Prest gaude ekimenen xehetasunak malgutasunez adosteko, mezua ahalik eta adostasun handienarekin eramateko Europara”, adierazi du Herrira-k.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s