ALDE HEMENDIK!

Posted: 2013/02/05 in errepresioa

ALDE

Jaurlaritzak uste du “legezkoa” dela Espainiako segurtasun indarrak EAEtik joatea

Josu Erkorekaren esanetan, “aurreikuspen estatutarioen aldaketa esan nahi zuen salbuespen faktikoa” desagertzea ekarri du ETAren jardun armatuaren amaierak.

Eusko Jaurlaritzak legezkotzat jo du Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik joateko aukera, eta  Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko estatutuak aukera hori jasotzen duela gaineratu du. Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian eginiko adierazpenetan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du “aurreikuspen estatutarioen aldaketa esan nahi zuen salbuespen faktikoa” desagertzea ekarri duela ETAren jardun armatuaren amaierak.

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak gaur esan du Espainiako indar armatuek “berezko eskubidea” dutela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egoteko. Agerraldian erantzun dio Erkorekak: “Estatutuak polizia bakoitzari dagozkion egiteak zehatz-mehatz ezartzen ditu”, esan du, eta gehitu du Jaurlaritzari dagokiola “legean ezarritakoa betetzea”.

ALDEEEE

ALDEE

Ezker abertzalea: “Gerra egitera ekarritako indar armatuek ez dute tokirik gure herrian”

Ezker abertzaleak ere iritzia eman du Espainiako Polizia eta Guardia Zibila EAEtik joateko eskaeraz. “Espainiako indar polizial eta militarrak ez dira inongo eskubideren berme, eskubide ukatzaile eta urratzaileak baizik”, esan du, eta beharrezkotzat jo du Euskal Herriaren “desmilitarizatzea”.

Horren harira, ezker abertzaleak azaldu du, ohar baten bidez, Frantziak eta Espainiak “gatazkan erabili izan dituzten baliabide armatu eta errepresiboen desegiteari” ekin behar diotela: “Gerra egitera ekarritako indar armatuek ez dute tokirik gure herrian“.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s