“GAZTE BOTEREA

Posted: 2013/02/04 in Gazte borroka

Independentzia, sozialismoa eta feminismoa dira gazte erakunde berriaren proiektuaren ardatzak

Bukatutzat eman dute Zukgua prozesua, eta definitua daukate estrategia.

Martxoaren 2an egingo dute antolakunde berriaren kongresua, Lizarran.

argazkia_fotono.php

 

Gazte Zukgua prozesu eratzailearen eztabaida aroa bukatu dute, eta martxoaren 2an Lizarran antolakunde berria aurkezteko kongresua izango da. Izan ere, “gazte estrategia dagoeneko definitua” daukate, gaur Zarautzen prozesu horretako kide batzuek esan dutenez. Gazte antolakundearen proiektu politikoaren ardatzak independentzia, sozialismoa eta feminismoa direla zehaztu dute.

 

“Prozesu honen xedea ezker abertzalearen helburu estrategikoekin bat egiten duen gazteria bildu eta independentzia eta sozialismoa eskuratzeko gazte estrategia bat osatzea izan da”, esan dute. Hego Euskal Herriko 180 herritan 2.500 gaztek parte hartu dute, haien arabera; gehienak ere 15 eta 22 urte artekoak izan dira.

Eztabaida prozesuaren hiru atalak 

– 1. Egoeraren azterketa orokorra. “Krisia gainditzeko dagoen aukera egungo bizi eredu eta ohiturak aldatzea da, sozialismoaren, feminismoaren eta ekologismoaren printzipioak oinarri hartuta”.

– 2. Sistema. “Sistema kapitalista patriarkalaren alternatiba eraikitzeko antolatzea eta borrokatzea da bidea. Zibilizazio krisi honen irtenbidea globalizazioak baino gehiago lokalizazioak ekarriko du. Ekonomia etengabeko hazkundea helburu duen kapitalaren mesederako tresna izatetik bizitzaren mesederako tresna bilakatu behar da —pertsonen zein lurraren bizitza—. Ezinbestekotzat jo dugu euskal estatua izatea”. 

– 3. Gatazka politikoa. “Zutik Euskal Herria ebazpenean jasotzen den estrategia politikoa gure egiten dugu”. Xedeak: “Minimo demokratikoak eskuratzea, gatazkaren ondorioak konpontzea eta gatazkaren oinarriak konpontzeko akordio politikoa lortzea —euskal herritarron hitza eta erabakia—.”

 

zukgua-logoa-copia

 

 

“Gazte boterea”

Euskal Herria eraikitzeko “herri boterea eraiki eta artikulatu” egin behar dela deritzote Zukgua prozesuko ordezkariek. Ondorioz, “herri mugimendu indartsuaren aldeko apustua” egin dute. “Gazte antolakunde berria mugimendu horren baitako kolektibo bat izango da”.

Herri bakoitzak tokiko gazte errealitatearen araberako borrokak garatuko dituela iragarri dute. “Elkarlana eta auzolana izango dira gazte antolakundearen lanerako printzipio nagusiak”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s