SAKABANAKETAREN ISTRIPUA

Posted: 2013/02/03 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak
Mitxel Turrientes presoaren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela

Mitxel Turrientes presoaren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela

 

Herrera espetxean preso dagoen Mitxel Turrientes lasartearraren hiru lagunek sakabanaketak 2013. urtean eragindako lehen istripua pairatu zuten, atzo gauean, bisitara zihoazela.

Burgos parean zihoazenean, errepidean kazkabarra eta izotza zegoen, eta ondorioz kotxearen kontrola galdu zuten. Zorionez, hiru lagunak ez ziren zauritu, baina, autoak kolpe handia zuen. Gauzak honela, bisitarik egin gabe eta autoa Burgosen utzita itzuli behar izan zuten etxera, taxi batean.

Aipatu bezala, honakoa sakabanaketak 2013. urtean eragin duen lehen istripua izan da. Baina, 2012. urtean bakarrik 13 istripu eragin zituen, eta sakabanaketa martxan jarri zenetik 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan. Asteburu honetan bertan guztiok autoa hartu eta errepidera irteteko beldurrez gaude, baina, milaka senide eta lagunek astebururo bezala autoa, furgoneta, autobusa, trena edo hegazkina hartu eta milaka kilometro egin ditugu edo egingo ditugu gertukoak ikusi ahal izateko. Beste behin gure bizitzak arriskuan jarriz. Baina, gertaera hauek argi erakusten dute sakabanaketarekin berehala amaitu behar dela. Ezin dugu horrela jarraitu. Gure senide eta lagunen eta gure eskubidea delako, euskal presoak Euskal Herrian egon behar dute.

HERRIRA DURANGO2

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s