IPARRALDEKO IKASTOLEN ALDE

Posted: 2013/02/03 in HEZKUNTZA

Milaka lagun bildu dira Hendaian Iparraldeko ikastolen alde

Ipar Euskal Herriko ikastolen Elkarteak deituta, milaka izan dira Hendaian ikastolen aldeko manifestazioan bildu direnak.

Bertaratu den ordezkaritza politikoa anitza izan da eta euskararen etorkizunerako ikastolen beharra aldarrikatu dute.

20130202_hendaia_bob_2

Milaka pertsona bildu dira Hendaian Seaskak Baionako suprefetaren erabakiaren aurka deitu duen manifestazioan. Bertaratu den ordezkaritza anitza izan da eta bertan izan dira, besteak beste, Hiriart (UMP), Etxegarai (Modem) edota Ezenarro (PS).

Hegoaldeko ordezkaritza ere egon da presente protestan. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea eta Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidea, esate baterako, bertan izan dira.

Hendaiako alkateak eta Paskal Indo Seaskako presidenteak hartu dute hitza amaierako ekitaldian. Azken honek esan duenez, eurek ez dituzte «aisialdi» guneak sortzen, «ikastolak baizik». Horregatik, euskaraz osoki bizitzeko berme bakarra direla aldarrikatu du.

Eurena «proiketu» bat dela azaldu du Indok, «etorkizuna duena», eta oraingoa bezalako erasoen aurrean beti zutituko direla esan du.

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak lege baten beharra dagoela azaldu du. «Suprefetak aldatuz doaz, baina guk hemen jarraitzen dugu. Ezin dugu suprefeta bakoitzaren erabakien menpe egon».

Hori horrela, «funtzio publiko» bat egiten dutela eta, diru publikoaren beharra ere aldarrikatu dute.

Aurrera begirako mobilizazioen berri eman dute. Astelehenean, esate baterako, Baionako suprefetaren aurrean elkarretaratzea deitu dute. Egoerak horrela jarraitzen duen bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu dute.

IKASTOLA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s