ZUIAko UDAL GOBERNUTIK

Posted: 2013/01/29 in ZUIA

Mugikortasun ohituren inguruko inkesta

 

Zuiako udal gorbenuko partaideok antzeman dute mugikortasun arloan badaudela gaur egun erantzunik ez duten hainbat premia. Gai hau jorratzeko lanean hastea erabaki dute, antzeman dituzten gabeziak hobetzeko eta Zuian bizi eta lan egiten dugunon beharrak asetzeko.

Horretarako, Zuiako herritarrek mugikortasun arloan dituzten beharrak jasotzea da asmoa. Helburu honekin, inkesta labur bat luzatzen dizuegu, bizi dugun egoeraren inguruko informazioa jaso eta aztertu ahal izateko. Datu hauek jaso eta gero, beharrezkoa ikusten baldin bada, udalerrian herritarren mugikortasuna hobetzeko zerbitzuak martxan jarriko genituzke, herritar guztiak oirnarrizko zerbitzuetara jotzeko aukerak bermatzeko.

Udalerriko etxebizitza bakoitzean galdeketa erraz eta labur hau jasoko da, eta Zuian erroldatutako 12 urtetik gorako pertsona guztiek betetzea eskatzen dizuegu. Familiaren bat galdeketa gehiago behar izatekotan, udaletxeko bulegoetan eska ditzake, edota hemen behera kargatu.

Behin galdeketa betetzen denean, otsailaren 15a baino lehen, Batzar Administratiboetako egoitzetan edo udaletxeko bulegoetan entregatu beharko da. Posta elektronikoz ere bidaltzeko aukera dago, hurrengo helbide elektroniko honetara:  azuia.ruben@ayto.alava.net.

Zuiako udal gobernuak, egindako esfortzua bene-benetan eskertu nahi dizue, beharrezkoak eta nahi ditugun zerbitzuak lortzeko baliogarria izango delakoan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s