SUDUR GORRIAK KORRIKAN

Posted: 2013/01/29 in KORRIKA

Sudur gorriek Korrika Kulturalean parte hartuko dute

pipotxiki
Euskara ikasleen omenaldiarekin hasiera emango zaio Korrika Kulturalari. Bihartik aurrera, hainbat ikuskizun eta emankizun antolatuko ditu Korrikak euskal kultura bultzatzeko eta euskara gizartearen esparru guztietara zabaltzeko.

Igandean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Oiartzunen egon ziren, Elorsoro kiroldegian. SENTITU, PENTSATU, EKIN! antzezlana aurkeztuko dute sudur gorriek eta ikus-entzuleekin amona Josefinaren urbetetzea ospatuko dute. Anakleto ijitoak, Kintxo Barriletek, Tantaka Yotanka Ameriketako indioak, Poxpolin Marisorginek, Gorriti aztiak… guztiek zorionduko dute 100 urte bete dituen Josefina maitagarria.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko aukera gehiago:

Otsailak 9. Bergara, Udal pilotalekua. Bi saio: 15:30 eta 18:00etan.
Otsailak 11. Zumaia, Maria eta Jose aretoa. Bi saio: 15:00 eta 17:30ean.
Martxoak 1. Zalla, Zine antzokia. Bi saio: 17:00 eta 19:00etan.
Martxoak 2. Gernika, pilotalekua. Bi saio: 16:30 eta 19:00etan.
Martxoak 3. Kanpezu, frontoia. 12:00etan.

 

 

 

pipotxiki

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s