BAIETZ!

Posted: 2013/01/29 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Gizartearen adostasuna «antolatu eta eraginkor bihurtzea» izango da Herriraren 2013ko helburua

Iazko balantzea «gazi-gozoa» dela nabarmendu du Herrirak. Gazia, preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak gainditzea lortu ez delako. Eta gozoa, presoen afera eztabaida politikoaren gai nagusietako bat bilakatu delako.

Int000003719

Herrira herri mugimenduak pasa den larunbatean Irungo Ficoban egin zuen Bilgune Nazionalean izandako eztabaidaren ondorioak plazaratu ditu gaur. Ponentzia hartan, lehenengo urtearen balantzea egin zuten eta 2013rako helburuak finkatu zituzten.

HERRIRA6

Lanean emandako lehendabiziko urteko balantzea «gazi-gozoa» izan dela nabarmendu dute Donostian egindako agerraldian. «2012rako gure helburu nagusia euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurriak gainditzea zen, eta bistan da ez dugula lortu», nabarmendu dute, senideen eskubideen urraketa «larriagotu» egin dela ohartaraziz. 

Nolanahi ere, Herriraren arabera «lortu dugu afera hau eztabaida politiokaren gai nagusietako bat izatea, eta Espainiako eta Frantziako gobernuan inmobilismoaren aurrean presio soziala indartzea».

Herriraren aburuz, euskal gizartearen gehiengoa bat dator salbuespen neurri horiek gainditzeko beharrarekin baina, adostasuna zabal hori, ordea, antolatu gabe dago eta «besterik gabe ez da aski PPk inposatzen duen blokeoa hausteko».

Horregatik, 2013ko helburu nagusiena izango da adostasun hori «antolatu eta eraginkor bihurtzea». Ildo horretatik, herritarrekin batera, eragile politiko, sozial eta sindikal guztiekin, «malguntasunetik» abiatuta, helburuak eta mobilizatzeko moduak adosteko prestutasuna agertu du.

«Ez dugu zalantzarik: gizarteak mugiarazi ditzake gobernuak, baina nahitaezkoa da gehiengoaren borondatea ekimen bateratu, zabal eta pluralen bidez adieraztea», esan dute.

Gobernuak, beren aldetik, espetxe politikaren alorreko blokeoa mantenduko dutela iragarri dute eta «funtsezkotzat» jo dute «presioa areagotzea, bai Euskal Herrian eta baita nazioartean ere».

 

HERRIRA4

2013ko ekimenak

Hurrengo hilabeteetan abiaraziko dituen ekimenen artean, Herrira Bruselan izango da, Europako erakundeei euskal preso politikoen giza eskubideen errespetua berma dezatela eskatzeko.

Martxoaren 20an, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Gobernu espainolak 2012ko uztailaren 10eko epaiaren kontra aurkeztutako errekurtsoa aztertuko du. Epai hark atzera bota zuen Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina eta Ines del Rio berehala askatzeko galdegin zuen.

Egun horretan mobilizazioak deituko ditu Euskal Herri osoan.

Bestalde, maiatzaren 18an urtarrilaren 12ko manifestazioan erakutsitako adostasun zabala Euskal Herri osora zabalduko du Herrirak. Hala, Bilboko manifestazioko izpiritua Euskal Herriko plaza guztietara eramango dute Herrirako 230 bilguneek, tokian tokiko eskakizunen inguruko mobilizazio deszentralizatuak eginez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s