TREBIÑU ARABA DA!

Posted: 2013/01/26 in ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOAK

Arabara batzeko tramiteak hasiko ditu Trebiñuk

Ignacio Portilla Trebiñuko alkateak Cesar Rico Burgosko Diputazioko presidenteari Espainiako probintzia horretatik “banantzeko” asmoa jakinarazi dio.

TREBIÑU TREBIÑU1

Legediak ezarritako tramiteak abiatuko ditu Ignacio Portilla Trebiñuko alkateak —independentea—, Burgosen (Espainia) parte izateari utzi eta Arabarekin bat egiteko. Portillak espero du udalbatzak bi hilabete inguru barru proposamen bat onartzea aurrena eta, ondoren, akordio hori Burgosko eta Arabako diputazioei, Gaztela eta Leongo Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari helaraztea.

Cesar Ricok Portillari erantzun dio “zail” ikusten duela bere eskaerak aurrera egitea, eta ohartarazi dio adierazpen politiko ugari daudela Trebiñu Arabaren parte izatearen aurka. Gainera, oroitarazi du Gaztela eta Leongo autonomia estatutuak “blindatzen” duela Trebiñuk erkide horretan jarraitzea.

Portillak azaldu du udalak duela urte batzuk hasi zituela Burgostik banatzeko tramiteak, eta kritikatu du aukera horren aurka egindako txostenak “panfleto politikoak” zirela. Gainera, nabarmendu du Arabarekin bat egin nahi izateko arrazoiak “praktikoak” direla; adibide gisara, aipatu du konterriko bost haurretatik bakarra geratzen dela Trebiñun ikasten, beste laurek Araban egiten baitituzte ikasketak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s