ANTOLAKETA EREDUA EZTABAIDAN

Posted: 2013/01/26 in SORTU

Alderdiaren antolaketaz eta funtzionamenduaz eztabaidatuko du Sortuk

Herri eta hiri batzarrak egingo ditu gaur.

“Gure erronka antolaketa eredua eta funtzionamendua berritzea da, eraikuntza nazional eta eraldaketa sozialean aurrera egin ahal izateko”, dio Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideak.

SORTU LOGO

 

Oinarri ideologikoak eta ildo politikoa finkatu ondoren, hirugarren eta azken eztabaidari ekingo dio gaur Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoak, herri eta hiri batzarrak eginda. Antolaketa eta funtzionamendu berria izango dute eztabaidagai. “Bi hitzetan esanda, ideia eta bide berriak finkatu ondoren, gure lana antolatzeko eta lan hori egiteko proposamen berriaren eztabaidari eutsiko diogu, otsailean hau guztia bideratzeko arduradunak barne hautaketa prozesuaren bidez izendatu aurretik”, azaldu du Joseba Alvarezek.

SORTU PONENTZIA

Hark uste du egungo egoera politikoan “gatazka politikoaren konponbidean, marko demokratikoaren osaketan eta independentzia zein sozialismorako bidean urrats garrantzitsuak” egin daitezkeela; “betiere, baldin eta politika egiteko gure modua, antolaketa eredua eta funtzionamendua behar den bezala berritzen baditugu”, gehitu du.

Sortuk “eskualdeei lehentasuna” emango die, Alvarezen esanetan; “eskualde politika baita gai hauen alternatiba bideragarria proposatzeko markorik egokiena, gure bizitza gero eta gehiago eskualde mailan egituratzen baita maila guztietan”.

Sortuk dioenez, sei mila lagun ari dira eratze prozesuko batzarretan parte hartzen.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2012ko ekainaren 20an legezko jo zuen alderdia, Gorenaren debekua atzera botata.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s