ETXEAN EGON BEHAR ZIREN!

Posted: 2013/01/24 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Hiru euskal preso politikori ‘Parot doktrina’ deritzona aplikatu diete

Jesus Mari Zabarte, Xabin Usandizaga eta Andoni Cabello euskal preso politikoei espetxealdia luzatu diete 197/2006 sententzia aplikatuta.

Haietako bik martxoan behar lukete kalean; Usandizagari irteera data jarri aurretik ezarri diote neurria.

EUSKAL PRESOAKDagoeneko 91 dira, Etxeratek jakitera eman duenez, 197/2006 sententzia, ‘Parot doktrina’ gisa ezagutzen dena, aplikatu dieten euskal preso politikoak, eta horietatik 71k espetxean jarraitzen dute oraindik.

Jesus Mari Zabarte arrasatearra Jaengo espetxean dago, eta 29 urte daramatza preso bigarren aldiz atxilotu zutenetik. 2013ko martxoaren 29an kalean behar luke, baina neurri honekin zigorra 2015era arte luzatu diote.

Bestalde, Xabin Usandizaga oñatiarra 1997an espetxeratu zuten, eta egun Jaenen dago baita ere. Irteera data finkatu aurretik aplikatu diote sententzia, eta oraindik ez daiki noiz arte luzatuko dioten espetxealdia.

Andoni Cabello urbinarra, azkenik, 1991n espetxeratu zuten eta Castello I-eko kartzelan dago. Honek martxoaren 21ean zeukan finkatuta irteera data, baina zigorra 2021 arte luzatu diote.

Etxeraten aburuz, presoez gainera, haien senide eta lagunei ere bizi osorako zigortzen zaie eta neurri horiekin «berehala» amaitu behar dela ohartarazi du.

HERRIRA DURANGO2

Beste hiru euskal preso politikori luzatu diote espetxealdia

197/2006 doktrina derogatu

Andoni Cabello, Xabin Usandizaga eta Jesus Mari Zabarte euskal preso politikoei 197/2006 doktrina aplikatu ondoren, Espainiar Estatuak beste behin ere oinarrizko giza eskubideak urratu ditu erabat arbitrarioa eta injustoa den espetxe politikaren bitartez. Hiru preso hauei zigorra luzatzean, eta aurretik luzatutako beste 68 presoen kasuan, Espainiako Gobernuak muzin egiten dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Del Rio kasuan kaleratutako epaia betetzera edota jende uholde erraldoi batek iragan den urtarrilaren 12an eskatu zionari kasu egiteari.

197/2006 doktrina krudelkerian eta mendeku gosean oinarritutako neurria da. Izan ere, aintzat hartu behar da Zabartek 29 urte daramatzala jada espetxean eta kondenaren luzapenarekin 2015a bitartean giltzapean mantendu nahi dute, Cabellok beste 22 urte daramatza kartzelan eta zigorra 2021a arte luzatu diote, Usandizagak aldiz 16 urte daramatza espetxean eta doktrinaren aplikazioa medio oraindik ez dauka kaleratze datarik.

Neurri honek de fakto bizi osorako zigorraren aplikazioa suposatzen du eta Estrasburgoren aburuz Europako Giza Eskubideen Hitzarmena urratzen du. Gatazka eta sufrimendua luzatzeko diseinatutako neurria da 197/2006 doktrina, nahiz eta euskal jendartearen baitan eta nazioarteko komunitatean kontrakotasun jarrera nabarmena egon, oraindik ere indarrean dago.

Azken garaietako mobilizaziorik handienaren bitartez, iragan den urtarrilaren 12an euskal jendarteak mezu eta herri agindu garbia helarazi zigun gaian inplikatutako agente guztiei: Giza eskubideen aurka jotzen duten neurri hauekin amaitzeko premiazko urratsak eman behar dira. Eta hori da guztiok engaiatu behar duen bidea, Bilbon egon ginenak eta Bilbon egon ez zirenak, alderdiek, sindikatuek, eragileek, instituzioek eta Gobernuek neurri konkretu eta errealak artitukulatu behar ditugu. Egoera ezin da gehiago luzatu. Bakea eta konponbidetik urruntzen gaituzten neurri hauei ezezko borobila adierazi eta euskal jendartearen baitan presoen auzoa konpontzeko dagoen eskakizun erraldoiari bide emateko unea da.

Azkenik, deialdi zabala egin nahi dugu bihar Azken Ostiralaren baitan herri eta hiriburu guztietan egitekoak diren mobilizazioetan parte hartzeko.

Eskerrik asko

Herrira

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s