ESPAINIAN IA SEI MILIOI

Posted: 2013/01/24 in EKONOMIA

216.967 behargin inguru zeuden lanik gabe Euskal Herrian 2012 amaieran

Gaindegiak gaur plazaratutako datuen arabera, langabezia tasa %15,7koa zen iazko urte amaieran.

2012. urte amaierako langabezia datuak argitaratu ditu gaur Gaindegiak. Horien arabera, 216.967 langabe zeuden iazko abendu bukaeran, eta langabezia tasa “inoizko altuena” izan zen: %14,8. Iazko azken hiruhilekoan %15,7 izan ziren langabeak. Gaindegiaren arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasa “bereziki altua” izan zen Araban (%18,1).

Bestalde, gaur ezagutarazi ditu INE Espainiako Estatistika Institutuak langabeziari buruzko iazko datuak. Horien arabera, 215.400 behargin inguru zeuden lanik gabe 2012 amaieran Hego Euskal Herrian; 2011n baino 39.400 bat gehiago.

Herrialdeka, %18,3 zeuden lanik gabe Araban 2012. urte bukaeran—29.000 behargin inguru—; %17,15 zeuden Nafarroan eta Bizkaian —52.600 bat Nafarroan eta 94.300 inguru Bizkaian ; Gipuzkoa izan zen langabezia tasa apalena izan zuena urte amaieran: %12,59 —39.500 bat behargin—.

Bizkaian eta Gipuzkoan behera egin zuen langabeziak iazko azken hiruhilekoan, eta hazi egin zen Araban eta Nafarroan. Bizkaian 800 beharginetan murriztu zen langabe kopurua, eta Gipuzkoan, berriz, 1.200 langiletan. Araban, iazko azken hiruhilekoan 7.100 langabe gehiago zeuden aurreko epearekin alderatuta; Nafarroan, berriz, 6.400 beharginetan egin zuen gora azken hiruhilekoan langabe kopuruak.

Espainian ia sei milioi

5.965.400 pertsona zeuden lanik gabe urte amaieran Espainian, INEren arabera. Langabezia tasa %26,02ra iritsi da han. Beraz, hamar puntuko aldea dago Euskal Herriko eta Espainiako langabezia tasaren artean. Europako Batasunean 10,5 puntukoa izan zen langabe tasa urte amaieran, eta, beraz, lau puntu handiagoa da langabe tasa Euskal Herrian Europako Batasunarekin alderatuta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s