PROSEZUA ABIAN DA KATALUNIAN

Posted: 2013/01/23 in INDEPENDENTZIA

Kataluniako Legebiltzarrak burujabetzaren aldeko adierazpena onartu du

Testua CiUk, ERCk, ICV-EUiAk eta CUPeko “baiezko kritikoaren”  —bat baiezkoa eta bi abstentzio— babesa jaso du.

PSCko bost diputatuk ez dute botorik eman, eta PPkoek legebiltzarretik alde egin dute botoa eman ondoren.

PSCk, PPk, eta Ciutadansek kontrako botoa eman dute: guztitra, 85 boto alde, 41 kontra eta bi abstentzio izan dira.

La-bandera-independentista-l-e_54349945032_54028874188_960_639

Gaurtik prozesua abian da Katalunian. Orain urrats konkretuen garaia izango da. CiUk, ERCk eta ICV-EEUiAk subiranotasunaren alde hitzartutako adierazpenak aurrera egin du Kataluniako legebiltzarrean: 85 boto alde, 41 kontra, eta bi abstentzio jaso ditu. Ciutadansek eta PPk ezezko botoa eman dute, iragarri bezala, eta CUPek “baiezko kritikoa” eman du, bi abstentziorekin eta baiezko batekin.

PSC alderdiak ere ezezkoaren alde egingo zuela jakina zen, baita bost diputatuk alderdiaren diziplina hauts zezaketela ere, eta halaxe izan da: Angel Ros Lleidako alkatea, Joan Ignasi Elena Avancen korronte kritikoko burua, Rocio Martinez-Sampere legebiltzarreko bozeramaile ohia, Marina Geli Osasun kontseilari ohia, eta Nuria Venture diputatuak ez dute bozketan parte hartu, ez datozelako bat alderdiaren zuzendaritzak hartutako erabakiarekin. PSCren baitan dagoen krisia are ageriago utzi du gaurkoak, eta ikusteko egongo da zer gertatuko den PSOEren aldekoen eta federalisten artean. Pere Navarro idazkari nagusiak bere aginduak bete ez dituztenekin zer egin pentsatu beharko du lehenik.

Testuak autodeterminazio prozesu baterako galdeketa hasteko borondatea jasotzen du, eta horretarako gehiengo zabala lortu du, 135 legebiltzarkideetatik 85en babesa eskuratu baitu, eztabaida saio sutsu baten ondoren. CiUk eta ERCk aurretik egindako testuaren antzekoa da, baina Katalunia estatu propioa bilakatzeko nahia ez da berrian ageri, testu kontsentsuagoa lortzearren. Horren ordez hau ageri da: “Kataluniako herriak, zilegitasun demokratikoa bide,sujetu politiko eta juridiko subiranoaren izaera du”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s