ETXE KALERATZEAK STOP!

Posted: 2013/01/22 in ETXE KALERATZEAK

Hego Euskal Herrian 50.000 sinaduratik gora jaso dituzte etxe kaleratzeen kontra

Zorra etxearekin kitatu ahal izateko herri ekimen legegilea eztabaidatuko du Espainiako Kongresuak, sei hilabeteko epean.

STOP1

Etxe kaleratzeen aurkako herri ekimen legegilearen aldeko azken sinadurak aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian.

Denera, 50.000tik gora jaso dituzte Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Hipotekek Kalte Egindakoen Plataformaren eta Stop Kaleratzeak kolektiboaren eskutik.

Nafarroan 15.000 inguru jaso dituzte; 27.000tik gora Gipuzkoan; ia 1.700 Araban; eta 7.200dik gora Bizkaian.

STOP4

Sei hilabeteko epean eztabaidatuko du Espainiako Kongresuak herri ekimen legegilea, aurkeztu ahal izateko behar ziren 500.000 sinadurak abendurako jasoak zituztelako ekimenaren bultzatzaileek. Lege horren helburua da etxe kaleratzeak bertan behera uztea, zorrak etxearekin kitatu ahal izatea eta alokairu sozialak bultzatzea.

“Bada garaia herritarrentzako legeak egiteko”, erran du Angel Lagek, Berriozarko (Nafarroa) Hipotekek Kalte Egindakoen Plataformako kideak. Datozen hilabeteotan alderdietako ordezkariekin bilerak egiteko asmoa dutela azaldu du, ordezkari horietako bakoitzak jendaurrean erran dezan herri ekimen legegilearen inguruan zer iritzi duen. “Politikariek duten ardura onartzeko ordua da”, erantsi du Mikel Sanchezek, Gipuzkoako Stop Kaleratzeak elkarteko bozeramaileak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s