IRTENBIDEA BADAGO!

Posted: 2013/01/21 in EH BILDU

EH Bildu promueve un ciclo de charlas para buscar «soluciones compartidas» ante la crisis

Los miembros de EH Bildu Xabier Mikel Errekondo e Igor López de Munain ha anunciado el inicio de un ciclo de charlas, conferencias y mesas redondas a partir de esta semana que tiene como objetivo buscar, junto a la ciudadanía, «soluciones compartidas» ante la crisis.

irtenbidea hitzaldiak

Los miembros de EH Bildu Xabier Mikel Errekondo e Igor López de Munain han ofrecido una rueda de prensa en Bilbo donde han dado a conocer la iniciativa de un ciclo de conferencias y mesas redondas con la intención de buscar, junto a la ciudadanía, «soluciones compartidas» ante la crisis.

Con esta iniciativa, la coalición pretende resaltar la necesidad de un Estado vasco para hacer frente al neoliberalismo que pretende «priorizar a los bancos y adelgazar al sector público». Por ello, han asegurado que la salida a la crisis y a los recortes es la «transformación social y la soberanía».

En la comparecencia, han denunciado que tanto los gobiernos del PP como del PSOE han «impuesto» recortes y reformas, que están teniendo consecuencias «gravísimas», como «desahucios, paro, recortes en protección social que abren las puertas a la pobreza…».

A su juicio, dichas reformas son «ideológicas» y con ellas, el PP, el PSOE y el PNV proponen «seguir profundizando en las vías que nos han metido de lleno en las crisis».

Además, han señalado que las decisiones del Gobierno del PP también tienen consecuencias «políticas». Según han dicho, en «Catalunya y en Euskal Herria la soberanía está más fuerte que nunca», por lo que el modelo del ‘café para todos’ «no les es válido».

Por todo ello, y con la intención de proponer alternativas a las actuales políticas de austeridad, se van a celebrar durante toda la legislatura conferencias, charlas y mesas redondas para tratar de llegar a «soluciones compartidas» con la sociedad.

Murrizketen aurrean, alternatiba badago, eraldaketa soziala eta burujabetza

irtenbidea hitzaldiak

Azken urteotan, PSOE eta PPren gobernu espainiarrek murrizketa eta erreforma ugari inposatu dizkigute. Ezinbestekoak eta egoerak behartuak direla argudiatuz burutu dituzte murrizketok, beti ere, eredu ekonomiko eta sozialaren inguruko eztabaida saihestuz.

EH Bildu-ren ustez, murrizketen inguruko hausnarketa orokorra egin beharra dago, irakurketa partziala egiteak arazoaren dimentsio osoa ezkutatzen duelako.

Horrela bada, lehenik eta behin, murrizketa hauen zergatiaz eta testuinguruaz hausnartzea ezinbestekoa deritzogu:
• Krisi orokorra pairatzen ari gara, herri eta herritar bezala.
• Estatu espainiarrean krisia sakonagoa eta bortitzagoa bihurtu zen neurrian, bankuei zorra ez ordaintzeko arrisku bizia zegoen eta Troikak bete beharrak zehaztu zizkion Estatuari hori gertatuko ez zela ziurtatzeko, alegia bankuei ordainduko zaiela bermatzeko.
• Horregatik, ukiezina omen zen Konstituzio espainiarraren aldaketa egin zen, PSOEk proposatua, PPren baiezkoarekin eta EAJren abstentzioarekin.
• Konstituzioaren aldaketaren arrazoi bakarra bankuei zor publikoa ordaintzea lehentasun legala bihurtzea izan zen, eta horrek bestelako gastuak murrizteko beharra sortu zuen derrigor.
• Neoliberalismoak beraz garbi du, bankuak lehenetsi eta sektore publikoa “argaldu”, alegia, gastu publikoa eta soziala murriztu, bi ondorio nagusiekin: hiritarrei ematen zaion zerbitzuaren kalitatea okerragoa dela eta langile publikoen lan baldintzak okertu egiten direla.
• Beraz, krisi honetara ekarri gaituen politika neoliberala eta bere mesedetan lan egiten duten PP-PSOE-EAJ alderdiak dira arduradun nagusiak egoera honetara iristeko, eta era berean, krisira ekarri gaituen bide berdinean sakontzea besterik ez dute proposatzen.

PPren Gobernuaren erabaki ekonomikoek ondorio politikoa badute ere, Katalunia eta Euskal Herrian subiranotasuna inoiz baino biziago dagoen momentu honetan “café para todos” formula pean sortutako autonomien estatua ere jasanezina egiten zaie eta beraz zentralizazio prozesu basatiari ekin diote.

Izan ere, gauza bat izan behar dugu argi: Madrilen hartutako erabakiak Euskal Herrian indarrean jartzeko derrigortasuna burujabetzarik ez dugulako gertatzen da. Horixe da Madrilek harturiko erabakiak inposatzeko arrazoia. Estatuarik ez izatearen ajeak dira.

Horrek galdera bat egitera garamatza? Egun dugun marko juridiko politikoak hiritar bezala ditugun eskubideak defendatu eta bermatzeko balio digu? Madrilek bere estatu politika inposatu ahal digula konturatu gara, berdin Hezkuntza Legea, langile publikoen lan baldintzak zein zerga politika. Autonomismoa agortuta dago. Estatu propioa behar dugu, euskal herritarren interesak bermatzeko behar diren tresnak eskuratzeko.

Murrizketak, neurri inposatuak, dekretuak,… gure herria garatzeko, politika propioak bultzatzeko, … lehen mailako mugak dira. Azken helburua zentralizazioa eta erabakitzeko ahalmenak murriztea izanik.

Murrizketen aferaren inguruan dagoen eztabaida politikoa ezin atzeratu edo zokoratu daiteke. Atzean dagoena eskumen, burujabetza eta borondate politikoaren inguruko eztabaida eta erabakiak hartu behar. Eragile politiko, sozial, sindikal eta instituzionalok posizio argia azaldu behar dugu honen aurrean eta dituen ondorioen aurrean.

Euskal Herriak marko berria behar du. Berria eta berehalakoa, premiazkoa delako. Austeritatearen izenean inposatzen ari zaizkigun neurriak jada ondorio sozial larriak ekarri ditu: etxegabetzeak, langabezia tasa jasanezina, babes sozialeko laguntzen murrizketak pobreziari ateak parez pare zabalduz… Oro har langileen eskubideak urratzen ari dira etengabe, gazteak eta emakumeak krisiaren lehen biktimak suertatzen ari dira…

EH Bilduk horri guztiari aurre egingo dio. Izan ere, eta kontrakoaz konbentzitzen saiatu diren arren, ez da egia alternatiba ez dagoenik, eta egiten ari diren murrizketak ideologikoak dira: PP, PSOE eta EAJk pribatizazioan oinarritutako beren eredu sozioekonomikoa indartzeko erabiltzen ari dira murrizketak. Guk ez dugu murrizketarik nahi, ezezko borobila esaten diogu neurri, erreforma eta dekretazo hauei guztiei, inposatuak direlako, guk erabaki ez ditugulako eta bereziki injustuak eta krudelak direlako. Eta horiek euskal gizarteari – zerbitzu sozialen erabiltzaileei eta langileei- ez eragiteko lan egin dugu. Hori da gure konpromisoa eta horrela izango da kudeatzen ditugun erakundeetan.

Alternatiba badago, eraldaketa soziala eta burujabetzaren alternatiba.

Alternatiba hau herritarrekin partekatu asmoz, hitzaldi ziklo bat abiatuko dugu, ostegun honetan abiaturik.

Irtenbidea hitzaldi osoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s