HAMAHIRU IKASLE EPAITUKO DITUZTE

Posted: 2013/01/21 in errepresioa

Hamahiru gazte epaituko dituzte asteazkenean Bolognaren aurkako salaketa batengatik

Asteazkenean abiatuko da Bilboko Auzitegian hamahiru ikasleren kontrako epaiketa.

Lau hilabetetako espetxe zigorra eskatzen dute haien aurka.

IKASLE

2008an EHUk Leioan duen campusean Bolognaren aurka egindako protestengatik hamahiru lagun epaituko dituzte asteazkenean Bilboko Auzitegian. Epaiketak pasa den irailean hasi behar zuen, baina urtarrilera arte atzeratu da.

Lau hilabetetako espetxe zigorrari aurre egin beharko diote gazteek, desordena publikoak eragin zituztela leporatzen baitiete.

Ikasle Abertzaleek eskubide zibil eta politikoen urraketa salatu dute eta EHU egin dute epaiketa horren erantzule nagusi. Iñaki Goirizelaia errektoreak (2008an Bizkaiko EHUko errektoreorde zenak) «baimendu zuen Ertzaintza campusean sartzea eta ikasleen kontra oldartzea». Epaiketa bertan behera geratzea ere galdegin dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s