BADATOR KORRIKA!

Posted: 2013/01/20 in KORRIKA

Sin título-1

Nola parte hartu?

Antolaketan parte hartuz:
Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika Batzordean parte hartuz.

KORRIKA BAIONA

Diruz lagunduz:
Korrika laguntzailea euskarria erosiz.
Korrika 18ren materiala edo oroigarriak eskuratuz.
Korrikalarien petoa edo bizkarrekoa hartuz, aurretiaz AEKren edozein euskaltegitan zein Korrika dendetan, edo Korrika igarotzen den egunean bertan.
Herriz herri egingo den Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz, edo Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den 30350072020720037810 kontu korrontean nahi den diru kopurua sartuz.

Korrikaren berri emanez eta bere ospea hedatuz:
Web-gune hau eta Korrikaren aldeko sare sozialetan parte hartuz.
Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietara agertuz.

Korrikan bertan parte hartuz:
Korrika 18ren hasieran eta amaieran parte hartuz, hau da, martxoaren 14an Andoainera eta martxoaren 24an Baionara joanez.
Bizkarrekoa jantzita korrika eginez; euskara ikasi, hitz egin eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko.

Enpresa eta saltegientzat:
Korrika iragartzeko aterako diren euskarriak babestuz.
Korrikalaria eskuratuz, zein Korrika laguna eginez.
Kilometroak subentzionatuz, eta ordaintzen duenak zein hautatutako beste batek diruz lagundutako kilometro horretan korrika eginez. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek Korrikaren bulegoetara jo dezakete.

KORRIKA1

Izan laguntzaile!

AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik, 17 korrika eta 32 urte igaro badira ere, Korrikak, euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza behar du, inoiz baino gehiago. Tamaina honetako kanpaina batek, herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa (bestelakoak ere, zer esanik ez!), behar du aurrera egiteko. Horregatik, duela lau Korrika, Korrika laguntzailea kanpaina jarri zen martxan.

Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.

AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika laguntzailea izatea eta Korrika eta AEK laguntzea.

Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s