NOLAKOA DA?

Posted: 2013/01/17 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

PPk salaketa bat jarriko dio Barrenari, espetxe politika “kriminala” dela esateagatik

 

Iñaki Oiarzabalek esan du egungo espetxe politika “ETA amaitzeko egokiena eta eraginkorrena” dela.

Ezker abertzaleak nabarmendu du hamazazpi pertsona hil direla presoen sakabanaketaren ondorioz.

pernando_1

PPk salaketa bat jarriko dio ezker abertzaleko bozeramaile Pernando Barrenari, Espainiako Gobernuaren espetxe politika “kriminala” dela esateagatik. Hala jakinarazi du gaur Iñaki Oiarzabal PPko Euskal Autonomia Erkidegoko idazkari nagusiak. Haren esanetan, Madrilen estrategia “ETA amaitzeko egokiena eta eraginkorrena” da.

Agerraldi bat egin dute gaur Pernando Barrena eta Marian Beitialarrangoitia ezker abertzaleko bozeramaileek, joan den larunbateko manifestazioaren balorazioa egiteko. Bertan esan dute espetxe politika “kriminala” dela ziurtatzea ez dela “ezerezetik” ateratako baieztapen bat, eta bi datu oroitarazi dituzte: hamazazpi pertsona hil dira auto istripuz sakabanaketaren eraginez, eta 23 preso hil dira “muturreko baldintzen” ondorioz. “Ez dira berez gertatu diren gauzak, baizik eta kartzela politika jakin baten ondorioak”, esan du Beitialarrangoitiak. Horrela, espetxe politikak “zantzu kriminalak” dituela berretsi dute.

Beitialarrangoitiak euskaraz egin du, eta Barrenak, berriz, gazteleraz. Oiarzabalen hitzetan, PPk ez du onartuko Barrenaren hitz “lotsagarriek” dakarten “presioa eta xantaia”. “Haiek dira urratsak egin eta gizarteari azalpenak eman behar dizkiotenak, terrorismoaren konplize politikoak. Kriminal bakarrak terroristak eta haiek hauspotzen dituztenak dira”.

Oiarzabalek azaldu du PPko zerbitzu juridikoak dagoeneko salaketa prestatzen ari direla eta laster aurkeztuko dutela epaitegian.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s