BADATOR KORRIKA!

Posted: 2013/01/17 in KORRIKA

KORRIKA1

Korrika Kulturalaren programazio nazionala

 

Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen esparru guztietara eramatea beti izan dira AEKren helburuak. AEKren konpromisoa hamaika egitasmo eta ekitalditan gauzatu da orain arte eta horietako bat da Korrika Kulturala ere. Izan ere, AEKren ustez, egokia eta bidezkoa da Korrikari esker lortzen diren diru baliabideen zati bat onura ekonomikorik ez dakarten baina gizarte-onura bilatzen duten ekimenetan inbertitzea. Ondorioz, euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta Korrika Kulturalean zein bestelako kultur ekimenetan jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede Korrika Kulturalak.

PROGRAMAZIO NAZIONALA

 

ZUZENEKO INSTANTEAK (musika argazki erakusketa)

Zuzeneko istanteak’ musika argazki erakusketa kolektiboa da. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak, musikazuzenean.com atari digitaleko kideak dira, eta ez dira sektoreko profesionalak, baizik argazkilaritza eta musika uztartzea gustuko duten argazkilariak.

Erakusketa honen baitako 40 argazkiak, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak izan dira. Horrela, atzera begira egon gabe, erakusketak egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika eszenaren erradiografia gaurkotua eginez.

Irudiek, Euskal Herriko musika eszenako eremu ezberdinak irudikatzen dituzte: jaialdi handietatik gaztetxeetako eszena undergroundera, herriko plaza edota tabernetako kontzertuak barne. Hainbat musika estilo biltzen ditu: rocka, heavya, ska, reeagea, hardcorea, folka..

Irudietan azaltzen diren musika talde eta bakarkari guztiek euskaraz burutzen dute musika bidea. Batzuk, ehuneko ehunean. Beste batzuk euskarazko zenbait kantu barneratuz euren kantu zerrendetan.

· Musika taldeak:
Berri Txarrak, Lisabo, Willis Drummond, Koma, Gatillazo, Gose, Erantzun, Humilitate, Doctor Deseo, Fridyas Crew, Numen, Matxura, Inoreneroni, Anai Arrebak, Zuloak, Ruper Ordorika, Joseba Irazoki, Esne Beltza….

· Argazkilariak
· J.A. Areta Goñi ‘Juxe’ · Josu Txintxurreta · Saioa Cabañas ‘Gauilunak’ · Garbiñe Irizar · Makoki · Iñigo Serrano · Hodei Esteban · Guillermo Urkijo · Xavier Berrouet · Vik Fdz · Kepa Garro · Ainara Garcia · Egoitz Irizar · Jon Iraundegi · Arnaitz Eraso · Ander Kerejeta · Koldo Orue · Joseba Barrenetxea · Koldo Eizmendi · Ibon Urizar

· Audioa gunea:
Erakusketan, argazkiak ikusi ez ezik, horien audioa entzun ere egin ahal izango du bisitariak. Argazki bakoitzaren informazio guztia eskuratzeaz gain (taldearen izena, argazkia eginiko lekua, taldearen biografia txikia, argazkilariaren biografia txikia…), kantu bat entzuteko aukera izango da, erakusketa interaktiboa bilakatuta.

 

BESTELAKO EKIMENAK

· Solasaldi musikatuak
Euskal Herriko musikari ezberdinekin egindako elkarrizketa saioak. Gonbidatuaren musika ibilbidean sakontzeaz gain, zuzeneko musika entzuteko aukera ematen du saio interaktiboa honek. Kazetariaren galderei erantzuten diete, baina ikusleek ere parte hartzen dute saioan. Ordubetez, musika eta euskarekin lotutako galderak luzatzen zaizkio gonbidatuari,  pertsonaia eta bere musika ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera izanda.

· Master Class:
Musika tresnak, trukuak eta bestelakoak gertutik ezagutzeko saioak.
· DJ Master Class: Zigor Lampre (Esne Beltza, Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza…)
· Gitarra Master Class: Joseba Irazoki (Atom Rhumba, Rafa Rueda, Petti…)

· Mahai-inguruak:
Bi mahai-inguru prestatu ditugu ekimen honetarako:

·’Ez dok Amairutik, gaur egungo euskal kantagintzara’
70eko hamarkadatik gaur egunera, euskal kantagitzaren inguruko mahai-ingurua, garaiko eta egun abeslari eta musika  eragileekin.

KORRIKA3

· ‘Euskaraz munduan’
Atzerritik bira egin dituzten eta euskaraz abesten duten euskal musikariekin solasaldia.

· Zuzeneko emanaldiak:
Zuzeneko musika bultzatzeko asmoz, erakusketarekin batera zuzeneko saioak izango dira, herri bakoitzeko antzoki, taberna, gaztetxe eta areto ezberdinetan, tartean, Musika Maratoia (jaialdi akustiko txikia) eta kontzertuak.

PISUKIDEAK (antzezlana)

Aktoreak: Sonia Villamor eta Jon Zubiaga
Zuzendaria: Sonia Villamor eta Jon Zubiaga
Testuaren egilea: Peru Magdalena

Sinopsia:

Markos idazlea da. Apur bat frustratuta dago. Ordenagailu eramangarri batean idazten du eta, askotan, idatzi ostean, “desea guardarloscambiosrealizados?” galderari “No” erantzuten dio.

Matilde aktorea da. Porrot egin du. Denbora eta ahalegina eskaintzen dizkio lanbideari, baina ia ez du kobratzeko lanik lortzen. Markosek, bere utzikeria dela eta, ernegatu egiten du.

“Etxe hau Markosen amarena da. Beste zerbait topatu artean bizi da hemen Markos. Ni gerora etorri nintzen, bere neskalagun ohiaren laguna nintzen. Edo naiz. Berarekin gastuak elkarbanatzeko ekarri ninduen. Beste zerbait topatu artean ezarri zen hemen Markos. Urte bi igaro dira. Jakina, ez du beste ezer topatu. Ez baitu beste zerbait bilatu ere egin.

Eta amak salgai dauka etxea. Higiezinen agentziakoek etxea saltzen dutenean, Markos kalera. Eta, ondorioz, neu ere bai. Ekintzara pasatzeko garaia da!”

Egoerak muturreraino eramanda, umorezko antzezlan honek Markos eta Matilde pisukideen balentriak taularatzen ditu.

BALITZEN IHOA (antzezlana)

Antzezleak: Esti Curiel, Leire Ugarte eta Hodei Unzueta.
Zuzendaria: Ainhoa Alberdi
Estreinaldia: Erabaki gabe
Taldearen izena: Begiradak
Sinopsia:

“Txikitan, liluratu egiten ninduten hitzek”. (Ainhoa Agirreazaldegi)
“Hitzak egin gaitu, eta, aldi berean, geuk sortzen dugu hitza.” (Andoni Egaña)

“Edonork esan dezake edozer? Nola ulertuko dut orduan hitzek zer esan nahi duten? Hitzak trofeoak baldin badira… soinuzko perlak ahoan…
Horrek ematen dit min. Mina. Ulertzen?” (Maialen Lujanbio)

“Lehen baziren bost duroko hitzak.Baina gero zuloa egin zieten bost durokoei, eta gutxiago balio zuten. Zulatu zituzten bost durokoak eta zulatu zituzten bost duroko hitzak”. (Uxue Albedi)

Gai beraren inguruan, lau bertsolari jarri ditugu idazten. Bakoitza bere aldetik. Nahieran. Guk, testu horiek hartu eta baliatzen lihoa osatu dugu.  Hitzen balioa aurkitu nahi genuen… eta hizkiak lekuz mugitu zaizkigu.

 

 

ESNE BELTZA (Musika)

Musikariak:
Xabier Solano (Fermin Muguruza,The Solanos, 4 Itzal, Etzakit)
Sergio “Patxuko” (Joxe Ripiau, The Solanos)
Jon Elizalde eta Haritz Lonbide (Fermin Muguruza, Ttak)
Iban Zugarramurdi (Baldin Bada, Su Ta Gar)
Pello Gorrotxategi (Izotz, Karidadeko Benta)
Jon Mari Beasain (Etzakit, Mal De Ojo)
Aitor Zabaleta (Etzakit, Izotz)
Zigor DZ (Fermin Muguruza, Selekta Kolektiboa).

Korrika 18ren abestiaren egile Esne Beltza taldeak bestelako abestiekin batera eskainiko ditu emanaldiak. Egun, Esne Beltza taldeko kideen musika ibilbideak aipatzen hastea taldeak azken lau urte hauetan egindako guztia gutxiestea litzateke. Argi dago aurretik erretako kilometro horiek guztiak gabe zaila izango litzatekeela Esne Beltza bezalako musika makina perfektu bat irudikatzea, zapaldutako eszenatoki eta grabaturiko disko bakoitza musikari bezala sendotu eta hazteko ezinbesteko bidea izan baita. Sortu zenetik, etengabeko mugimenduan izan da taldea, eta ehunka izan dira eskainitako emanaldiak, hiru, berriz, grabaturiko estudioko diskoak.

 

 

SENTITU, PENTSATU, EKIN! (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)

Antzezleak: Katxiporreta Pailazo Taldea
Koreografoa: Izaskun Forkada
Musika: Xabier Zabala
Ekoizpena: Katxiporreta

Dagoeneko hogeita bost urte igaro dira pailazo taldeko kideak sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri irria zabaltzen hasi zirenetik. Asko dira urteak, eta gehiago Euskal Herriko lagunekin batera bizi izandako abenturak, elkarrekin partekatutako irriak, malkoak, muxuak eta besarkadak.

Ospakizun urtea dugu, hortaz, agertokitik kanpo ez ezik, oholtza gainean ere. Izan ere, pailazoon amona Josefinak 100 urte beteko baititu! Pirritxen, Porrotxen, Mari Mototsen eta Pupu eta Loreren eskuetako hatzak zein behatzak ere behar dira halako zenbaki potoloa zenbatu eta osatzeko! Pailazook eta lagunak amonaren baserrira joango gara gure amona eta jada birramona ere badenarekin festa egitera. Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amona. Anakleto ijitoak, Kintxo Barriletek, Tantaka Yotanka Ameriketako indioak, Poxpolin Marisorginek, Gorriti aztiak… guztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria.

Bada norbait, ordea, festa zapuztu nahi eta gu oztopatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Edo maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatoz gurekin batera amona Josefinari zorionak zuri abestera!

 

 

“GAZTA ZATI BAT” (Esnekiak)

Partaideak: Zigor Lampre (DZ), Xabi Solano eta Jon Maia

Xabi Solano eta Zigor DZ-k ikuskizun berri bat prestatu dute Gazta zati bat dokumentalaren soinu-bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eramateko. Musika, irudiak eta zuzeneko bat-bateko sorkuntza nahastuko ditu egitasmoak, eta aurreko biek Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariak eta Jon Maia bertsolaria izango dituzte bidelagun. Denak elkarrekin azalduko zaizkigu oholtza gainean, gazta zati baten bidaia musikaz jantzi duten abestien doinuak proposamen berriekin uztartuz. Begi-belarriei bidaia berri bat proposatuta.

 

 

 

 

 

Korrika 18ren dendak

 

Korrikak 18. ediziorako propio sortu duen arropa eta bestelako osagarriak salduko ditu. Euskal Herriko hainbat dendatan eta AEKren euskaltegietan egongo da salgai.

Internet bidez erosteko aukera ere badago, Euskal Herriko Plazaren web-gunearen bitartez.

KORRIKA4

Korrika dendak:

  • BILBO: Somera kalea 35

Ordutegia: Ostegun/ostiraletan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:30-13:30 eta 17:00-20:00.

  • GASTEIZ: Kutxilleria kalea 27

Ordutegia: Ostegun/ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 11:30-14:30 eta 18:00-21:00

  • DONOSTIA: Aldamar kalea 1

Ordutegia: Ostegun/ostiraletan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:30-13:30 eta 17:00-20:00.

  • IRUÑEA: San Anton kalea 26

Ordutegia: Ostiral eta larunbatetan, 10:00-13:30 eta 17:00-20:30.

  • PORTUGALETE: Salcedo kalea 3 (Udaletxearen atzean)

Ordutegia: Larunbat goizetan irekita, 12:00-14:30.

  • BEASAIN:  Kale Nagusia 12

Ordutegia: ostegun, ostiral eta larunbatetan, 18:00-21:00.

Korrika 18ren arropa eta osagarriak salgai dauzkaten beste dendak:

Araba:

  • EROSKI BOULEVARD. Gasteiz
  • LARRUKI. Kutxilleria 26, Gasteiz
  • OLYMPUS. Baias 4, Laudio.

Bizkaia:

  • EROSKI ABADIÑO. Murueta auzoa, Abadiño.
  • JULIA LEARRA. Juan Bautista Zabala 3, Algorta.
  • SALEHI. Ronda 27, Bilbo.
  • ORBELA Berriotxoa 33, Elorrio.
  • PARAPHERNALIA. Nere Kabia 1, Gernika.
  • EROSKI-ARTEA. Peruri auzoa z/g, Leioa.
  • ITOIZ. Gregorio Uzkiano 17 (San Roke plaza),  Portugalete.

Gipuzkoa:

  • HIPER EROSKI Arrasate.
  • PITXIAK. Zuluagarren 9, Eibar.
  • URRUTZOLA. Kale Nagusia 42, Lasarte-Oria.
  • ITZIAR KIROLAK. Eusko Gudariak 23, Orio.
  • EROSKI URBIL. Txikierai kalea, Usurbil.

Iparraldea:

  • LURRA DENDA. Francis Jammes kalea, Hazparne.
  • NAIA BOUTIK. Edmond Rostand, Kanbo.
  • KOKO’T. Place de la Mairie, Senpere.

Nafarroa:

  • IKER KIROLAK. Intxaurrondo 14, Altsasu.
  • KATTALINGORRI. Jaime Urrutia 38, Elizondo.
  • KARRIKIRI. Xabier karrika 4, Iruñea.
  • GOTHYKA. Inmaculada 58, Lizarra.

 

Sin título-1

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s