UDALBILTZAren FASE BERRIA

Posted: 2013/01/16 in udalbiltza

Fase berri bat irekitzeko Batzar Eratzailea egingo du Udalbiltzak martxoaren 2an Donostian

 

Prestakuntza zikloarekin amaitu ondoren, fase berri bat irekitzeko Batzar Eratzailea egingo duela iragarri du Udalbiltzak. Ekimena martxoaren 2an izango da, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta Euskal Herriko hautetsi guztiak gonbidatu dituzte.

20130116_udalbiltza2

UDALBILTZAUdalbiltzaren berrantolaketa prozesuan fase berri bat irekitzeko Batzar Eratzailea deitu dute talde bultzatzaileko kideek Donostian eman duten prentsaurrekoan. «Prestakuntza zikloa amaituta», etorkizuneko Udalbiltzaren «bizkarrezurra» eraikiko dutela aurreratu dute Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotziak eta Ordiziako alkatea den Igor Egurenek.

Prozesua abiatu zutenetik, 1201 udal hautetsi batu zaizkiela azaldu dute eta hauen ekarpena «emankorra» izan dela esan dute. Oraindik egitasmora batu ez diren hautetsiei udalbiltza2012.net webgunera jo dezaketela azaldu diete.

Era berean, Euskal Herriko gizarte eragileen erantzuna ere «ezin positiboagoa» izaten ari dela esan dute eta eurekin kontaktuak jarri nahi duen orok udalbiltza@udalbiltza2012.net helbidera jo behar duela azaldu dute.

Batzar Eratzailea martxoaren 2an izango da, Donostiako Victoria ugenia antzokian. Bertan, Udalbiltzaren etorkizuneko ildoak zehaztuko dituzte, baita erakundea zuzenduko duen talde eragilea izendatu ere.

Batzarrera Euskal Herriko hautetsi guztiak gonbidatu dituzte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s