MARTXOAK 2an PROTESTA EGUNA

Posted: 2013/01/15 in HEZKUNTZA

ELA, LAB eta STEE-EILAS Wert-en erreformaren aurka mobilizatuko dira

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Wert Hezkuntza ministro espainiarraren hezkuntza erreformaren aurka mobilizatuko direla iragarri dute.

Martxoaren 2an izango da protesta eguna eta honi forma emateko elkarrizketak abiatu dituzte.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatutako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute ELAren Bilboko egoitzan. Bertan Estatu espainiarrak proposatu duen Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren aurreproiektua salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte martxoaren 2rako.

Sindikatuen ustetan, Jose Ignacio Wert hezkuntza ministroaren ekimena «ezarlea, zentralizatzailea, bateratzailea eta espainolizatzailea» da.

Gauzak horrela, Lakuako eta Nafarroako gobernuei dei egin diete «murrizketa politikei aurre egiteko» eta, era berean, «nahi dugun hezkuntza eredua Euskal Herrian erabakitzeko behar diren urratsak emateko».

Martxoaren 2ko mobilizazioaren eredua zehazteko elkarrizketak hasi dituzte hiru sindikatuek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s